Hautatu hizkuntza
Zorrotza bezain ederra izan da iragan urteko bidea.
2022an ere askatu dezagun gure abentura grina.
Mendiak eta Kulturak aberasten gaituzte, mendi zinemagintzak pizten.
Heldu diezaiegun erronkei! Ekin!
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.
'Sciana Ceni (The Wall of Shadows)' Eliza Kubarska zinegile poloniarrak zuzendutako filma Jannu edo Kumbhakarna (Himalaia, 7710m) mendiaren altzoan kokatzen da, Dmitry Golovchenko eta Sergey Nilov alpinista errusiarrek 2019ko udaberrian burutako jarduera epikoaren inguruan. Protagonista nagusia, ordea, espedizioarentzat lanean ari den sherpa familia da: mendi sakratuari zor dioten errespetua eta beldurra, lan-ordainaren menpekotasuna, semeari ikasketetarako aukera emateko gurasoek duten gogoa, eta erronkan tragikoki atzentzen ari diren alpinistekiko kezka.
Sebastián Álvaro abenturazaleari eman zaio BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren WOP-The Walk On Project 2021 Saria. Euskalduna Jauregian abenduaren 5ean, igandez, eginiko ekitaldian, The Walk On Project fundazioko zuzendari Mikel Renteriaren eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko zuzendari Jabier Baraiazarraren aitortza jaso zuen agertokian, eta Eguzkilore garaikurra jaso zuen, Iñigo Aristegi eskultorearen obra. Segidan solasaldi eder eta intimoa izan zuten Juanjo San Sebastian eta biek. Adiskide minak dira Sebas eta Juanjo, eta aretoa bete zuen ikusleak gozo asebete zituzten.
Emozioa, aitortza, omenaldia, eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa zutik txalo luzean. Mendiak 1976 filmaren estreinaldi gogoangarriak jantzi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioko Hasiera Ekitaldia. Arrakasta itzela! Lehen txanpa bikaina.
Mendiak 1976 bigarren emanaldia ostegunean, hilak 9, Golem zinemetako 17:30eko saioan.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia abenduaren 3tik 12ra egingo da, eta haren baitan, bi erakusketa eta lau hitzaldi eskainiko dira Itsasmuseumen. Agertoki aparta da Mendiko Kulturak eta Itsasoko Kulturak bat egin dezaten.
Euskal mendizaletasunaren eta Bizkaikoaren historia argazki, dokumentu, material eta liburuetan jasoa... eta erakusketa bihurtuta. Bilboko Zazpikaletako hainbat erakusleihotan nahiz Pangea The Travel Store bidaia agentzian ikusgai dagoen ondare aparta dira MENDIAN GORA eta BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN erakusketak, EMMOA-Euskal mendizaletasunaren museoa fundazioaren ekarpen aberatsa BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren testuinguruan.
Bilbo, 2021eko azaroak 26. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egingo diren 6 erakusketetako bat da ROCK THE MOUNTAIN. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan aurkeztu da gaur, eta bertan egongo da ikusgai 2022ko otsailaren 12ra arte.
Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Zuzendaria, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua, Gorka Martínez BBK Banku Fundazioko Zuzendari Nagusia, eta Imanol Muñoz Ternua Group Sales & Marketing Managerra
Bilbo, 2021eko azaroak 19. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan, abenduaren 3tik 12ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak batetik bestera zabaltzen dituen Mendi Tour zirkuituak joan den asteburuan eskaini ditu urteko azken emanaldiak Liában-Potesen eta Sopelan, batean zein bestean aforoak betez. Kultura ekitaldientzako urte zaila izan da, baina Mendi Tourrak ondo baino hobeto gainditu du.
Mendi Tour zirkuituaren urteko azken bi hitzorduek Bizkaiko kostaldera eta Europako Mendietara dakarte inspirazioa: Sopelara eta Kantabriako Liebana bailarako Potesera. Mendiko zinemagintza onenaz gozatzeko parada izan da, aurten ere, Mendi Tourraren bidez 38 herri eta hiritan, pandemiaren baldintzapean burututako urte biribila izan da, "Kultura segurua da" leloari tinko eutsi diona.
"I really hope you all enjoy it", esanez agurtu gaitu Michael Charles Dillon zuzendari australiarrak joan diren egunetan sare sozialen bidez. Hark zuzendutako 'Hilalry - Ocean to Sky', iazko Mendi Film zinemaldiko Sari Nagusia jaso zuen filma, Basaurin proiektatuko da azken aldiz 2021eko Mendi Tour zirkuituan.
Page 5 of 24