Hautatu hizkuntza
Datu ikusgarriak eta giro aparta aurtengo Mendi Tour zirkuituan. 2023ko lehen seihilekoan, negu-udaberri denboraldian, 34 geltoki izan ditu, guztira 64 zine-saio, eta 10.800 ikusle erakarri ditu.
Gonzalo Bartolome Tierra (Bilbo, 1978), “Yhabril” da outdoor argazkilaritza munduan. Hark egina da “X-Man” argazkia, aurtengo Mendi Film zinemaldiko irudi nagusia bilakatu dena sari hori CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketan irabazita. Haren argazkiak tamaina handira ekarrita erakutsiko dira Metro Bilbaoko hainbat geltokitan, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 16. edizioan, abenduan.
"X-MAN" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Gonzalo Bartolomé Tierra 'Yhabril Moro', argazkilari bilbotarraren lana da, "ametsa egi" bihurtu duena sari hau irabaztean.
EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA-ART IN CLIMBING TOPOS liburua argitaratzea da gure ametsa, eta zuen laguntzarekin lortu nahi dugu.
Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dugu horretarako. Hor eskuratu dezakezue zuen alea.
Pelikulen izen-emateak burutzeko epea martxoaren 31etik zabalik dago irailaren 15era arte.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 8tik 17ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
WOP-The Walk On Project Fundazioak eta Mendi Film Festival elkarteak WOP Mendi Film 2023 saria Edurne Pasaban alpinista eta enpresari tolosarrari emango diotela iragarri dute, 14 zortzimilakoak, planetako mendirik garaienak, osatu dituen lehen emakumeari. Sari banaketa BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-ren 16. Edizioko Hasiera Ekitaldian egingo da, 2023ko abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian.
Alberto Iñurrategi (mendi taldearen eta ekitaldien koordinatzailea Ternua Group-en), Lorea Bilbao (Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputatua), eta Jabier Baraiazarra (Mendi Film elkarteko Presidentea)
Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak, Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 4. edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du.
International Alliance for Mountain Film erakundeak 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarskari ematea erabaki du, abentura handien atzean ezkutatzen diren giza gertaerak ikertu eta azaleratzen dituzten dokumentalen zuzendari gisa egindako ibilbidea aitortuz.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko mendi zinema jaialdiaren MENDI TOUR zirkuituak hasiera ikusgarria izan du, lehen hiru hitzorduetan, Iruñean, Donostain eta Zangozan, 3.000 ikusletik gora erakarriz.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko mendi zinema jaialdiaren MENDI TOUR zirkuitua ostiral honetan, hilak 27, abiatuko da Zangozan. Jaialdiko pelikula onenak lau haizetara zabalduko ditu zirkuituak aurten ere. 14 hitzordu daude lotuta negurako.
Bilbo, 2022ko abenduak 20. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egin da, eta 9.005 pertsonak hartu zuten parte bertan. Jaialdiak 59 film proiektatu ditu guztira, 14 herrialde ordezkatuz. Mundu mailako 16 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 16 sari banatu dira 13 filmen artean, guztira 25.200 euro diru-ordainarekin. Horrez batera, International Alliance for Mountain Film elkargoaren sari nagusia Bilbon eman zaio Michael Dillon zinegile australiarrari.
Henna Taylor zuzendaria eta Quinn Brett protagonista BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko photocallean
"An Accidental Life" pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia. Henna Taylorrek zuzendutako lana da, eta Quinn Brett eskalatzailea du protagonista eta ardatz. Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik. Bera eta Henna Taylor, biak, izan dira Bilbon pelikula aurkezten, eta Epaimahaikideak ez ezik, Mendi Filmeko ikusleak ere poltsikoratu ditu beren istorioak.
Hasiera Ekitaldi jantziak abiaraziko du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 2022ko edizioa, 15.a, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi pelikula bikain, Ignasi López zinegilea eta haren "Egoland" pelikulako Marek Molek eta Bruno Grassi protagonistak agertokian, lehen asteburuan parte hartuko duten zinegile eta protagonistetako asko publiko artean, eta urteurren bereziaren errepasoa irudietan.
Zeinu hizkuntzara interpretazio zerbitzua eskainiko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zenbait aurkezpen eta solasalditan. Alorrean esperientzia zabala duen Eskuaire komunikazio bitartekaritza zerbitzuak eskainiko du.
Page 2 of 24