Hautatu hizkuntza
| Week 50 |
| Astelehena. 07 Abendua, 2026 | |||
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 07 dic 12:00 - Up and Down / 75' SECONDS – An account of Chaos, Fear, and Hope Inside an Avalanche / Chimères Patagones / Fifty-FiftyFIFTY-FIFTYKanada, 10 min Zuzendaria: Angela Percival ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Soka-lagun izatea, eskalada pasarte zailenei elkarrekin aurre egiteko modu bat baino askoz gehiago da, eta hala erakusten dute Ines Papert eta Sarah Huenekin alpinista ospetsuek. Ametsetako gailurrera 50 urteak gainditutakoan iritsi dira, eskalatzen jarraitzen baitute: sekula baino gehiago estutuko dituzte beren ahalmenak, eta norbere burua bezala, elkar ere hobeto ezagutuko dute kidetza horretan.
75' SECONDS – AN ACCOUNT OF CHAOS, FEAR, AND HOPE INSIDE AN AVALANCHESuedia, 12 min Zuzendaria: Marco Tribelhorn EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Behe-lainoak hartutako martxoko arratsalde bat, Norvegian. Jacob Wester freeskierra elur-jausi bat eragin eta amildegi batetik behera eroriko da. 75 segundoz hil ala bizi borrokatuko du elur-masa basati baten barruan, eta bitartean, bere emaztea Sofia mendi oinean dago, zain, isilik. Elur-jausi baten barruan bizitako kaosaren, beldurraren eta itxaropenaren kontakizuna da '75 Seconds'.
CHIMÈRES PATAGONESFrantzia, 33 min Zuzendaria: Guillaume Broust 2024ko otsailean, Patagonian, Lise Billon, Fanny Schmutz eta Maud Vanpoullek Cerro Torreren Hego-ekialdeko ertzaren lehen emakumezko igoera osatu zuten, garai batean ‘Konpresorearen bidea’ izenez ezagutzen zenetik. Balentria atletikotik eta zailtasun teknikotik harago, filmak goi-mailako hiru alpinista eta lagunen bidaia pertsonala erakusten du. Umorearen eta gogoetaren artean, oraindik ere neurri handi batean gizonek menderatutako kirol batean emakumeek duten lekua aztertzen dute.
UP AND DOWNBelgika, 58 min Zuzendaria: Paul Lavoine EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Jean de Biolley belgikar parapente pilotua bere kirol-ametsa betetzeko ahaleginean: Red Bull X-Alps lasterketan parte hartzea. Alpe mendikate osoa zeharkatzea da erronka, 1.200 kilometrotik gorako ibilbidea, norbere sasoiaz baliatu eta parapentearen laguntzaz soilik, eta guztia 12 egun baino gutxiagoan. Muturreko erronka honek fisikoki eta mentalki muga-mugaraino eramaten du Jean.
|
||
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 07 dic 17:00 - The Cold Song / Rivières secrètes des Nakanaï / RobsonTHE COLD SONGKanada, 8 min Zuzendaria: Evan Lindberg ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Glaziarren atzeraldiaren elegia operatikoa. Icefields Parkway delakoan, glaziarraren izpiritua loaldi amaigabetik esnatu da, eta azkar aldatzen ari den paisaia bati egingo dio aurre. Henry Purcellen opera barrokoaren ariekin girotuta, filmak Evan Lindberg baxu baritonoa eta Montrealgo hari lauko bat aurkezten ditu.
RIVIÈRES SECRÈTES DES NAKANAÏFrantzia, 54 min Zuzendaria: Alexandre Lopez EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Papua Ginea Berriko Nakanaï mendien barrunbe sakonetan, aztertu gabeko lurpeko mundu batera sartzen da espeleologia talde bat. Paisaia karstiko ikusgarri hau hobeto ulertu eta babestu nahian, tamaina ikaragarriak dituen lurpeko ibai misteriotsu baten bila dabiltza.
ROBSONAmeriketako Estatu Batuak, 49 min Zuzendaria: Philip Forsey ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Munduko eski-alpinistarik nabarmenenetako bik, Christina Lustenbergerrek eta Guillaume Pierrelek, Kanadako Mendi Harritsuetako tontorrik garaiena eta ikaragarriena izan zuten helburu 2025eko otsailean: Mount Robson. Haren Hego isurialdeko korridore handia eskietan jaisten lehenak izan ziren. Balentria haren filma, Guillaume 'Gee' Pierreli eginiko omenaldia bihurtu da orain: 2026ko ekainaren 24an hil zen, Pakistango K6 mendia igo eta eskiatzeko saiakeran.
|
||
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 07 dic 19:45 - The Cruel wayTHE CRUEL WAYBulgaria, 108 min Zuzendaria: Deyan Bararev ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA 1984an, Burdin Hesiaren itzalpean, nazio batek jainkoei desafio egitea erabaki zuen: Bulgaria sozialistak bere eskalatzaile onenak bidali zituen Everest mendebaldeko ertz latzera. Bostek jo zuten gailurra, baina lau bakarrik itzuli ziren. Handik berrogei urtera, espedizio hartako unerik dramatikoenen inguruko egia argitara ateratzen da, zentsurarik gabe. |
||
| Asteartea. 08 Abendua, 2026 | |||
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 08 dic 12:00 - Nininbaori / Zegama Zegama da / The GuidebookNININBAORISuitza, 19 min Zuzendaria: Mathieu Achermann EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Hiru eskalatzaile desgaitu eta haien eguneroko bizitzako pasarteak, non ohiko keinu arruntak kirol praktikak eskatzen duen zehaztasun isilarekin uztartzen diren. Batengandik bestearengana modu arin eta etengabean pasaz, eta hierarkiarik gabe, filma hau hainbat egilek idatzitako liburu bakar bat bailitzan zabaltzen da.
THE GUIDEBOOKAlemania , Kanada, 30 min Zuzendaria: Alexi Liotti ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Matt Gunnek 2005ean argitaratutako 'Scrambles in Southwest British Columbia' gidak, mendizale belaunaldi oso bati British Columbiako Sea-to-Sky korridoreko mendiak ezagutzen lagundu izan dio. Ia hogei urte pasata, edizio berritua prestatzeko bere lanaren oinarri diren eremuetara itzuli da, aspaldiko igoerak berrikusiz, bide berriak irekiz eta bere lanak izandako eraginari buruz hausnartuz. Kezka bat du, ordea: zer erantzukizun dakar jendea paraje eder, urrun eta arriskutsuetan barneratzera gonbidatu dezakeen informazioa argitaratzeak?
ZEGAMA ZEGAMA DAEspainia, 59 min Zuzendaria: Mikel Urriza Pascual NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Herri baten, mendi baten eta bien artean urteetan ehundu den harremanaren kontakizuna. Duela 25 urte, Zegama eta Aizkorri lotzeko asmoz sortu zen lasterketa, baliabide xumeekin, herritarren ekimenetik eta auzolanean oinarrituta, gerora belaunaldiz belaunaldi transmititu den egiteko modu bat. Urteak pasa ahala, munduko mendi-lasterketarik ezagunenetako bat bihurtu da. Hazkundeak, ordea, galdera bat dakar: ”Noraino?” Nola jarraitu mundu mailako erreferente izaten, herriaren, mendiaren eta auzolanaren izaera galdu gabe?
|
||
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 08 dic 17:00 - A call from the wild / Liberez la directeLIBEREZ LA DIRECTEFrantzia, 35 min Zuzendaria: Bertrand Delapierre ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Louna eta Tristan Ladevant izotz-eskaladako txapeldunek eta Mathieu Maynadier alpinista entzutetsuak hirukote ezohiko bezain dibertigarria osatzen dute. Haien asmoen artean, erronka ausart bat: Grandes Jorasseseko ipar aurpegiko bide zailenetako bat, ‘Directe de l’Amitié’, eskalada librean egitea. Duela berrogeita hamar urte eskalatu zuen lehen aldiz ohiko moldeetatik kanpo zebilen alpinista talde batek. Belaunaldiz belaunaldi, muturreko alpinismoa alai eta espiritu jostariz bizi daitekeela pentsatzen dute hiruek, eta horrek batzen ditu.
A CALL FROM THE WILDNorvegia, 80 min Zuzendaria: Asgeir Helgestad EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Asgeir Helgestad zinemagileak bere jaioterriko, Norvegiako, naturaren egoera dokumentatzen du, bizitza osoa hura argazkitan jasotzen eman ondoren. Bere baserriko erleen bizimodua, goi-mendietako elur-oreinak, itsasertzeko lanperna-musuen koloniak… mehatxupean dagoen naturaren edertasuna erakusten du, hari eragiten dieten giza jardueren arrastoak jarraituz. Gizakiok gainerako izaki bizidunekin dugun konexioari buruzko istorio pertsonala da, baita naturaren indarra eta, aldi berean, haren zaurgarritasuna gogorarazten digun kontakizuna ere.
|
||
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 08 dic 19:45 - K2 west face. The legacy of two climbers / KronoshockKRONOSHOCKEspainia, 9 min Zuzendaria: Ignasi López Fàbregas EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Haran bakarti baten erdian, belardi berdez eta ibaiez inguratuta, elur eta harkaitzezko mendi erraldoi bat altxatzen da. Han, Lord Cliffrider abenturazaleak bere ametsetako mendiaren gailurra zapaltzen lehena izatea du helburu. Baina denborak aurrera egin ahala, amets hori desagertzen doa, bere pipatik ateratzen den kea bezala. K2 WEST FACE. THE LEGACY OF TWO CLIMBERSJaponia, 89 min Zuzendaria: Moe Wada NAZIOARTEKO ESTREINALDIA 2024ko uztailean, bi mendizale japoniar K2 mendian zendu ziren, munduko bigarren gailurrik altuenean. Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima munduko alpinistarik onenetakoak ziren. K2ren mendebaldeko aurpegian aukeratutako bidea, artean beste inork igo gabea, mendi horretako erronkarik zailenetakoa da. Ur handitan nahastuko dira bizitzaren zentzuari buruzko galdera sakonak piztuz: familiarekiko maitasuna batetik, eta eskaladarekiko duten pasioa bestetik, etxekoen mira batetik, eta den-dena ematea eskatzen duen eskalada-modu arriskutsua bestetik. |
||
| Asteazkena. 09 Abendua, 2026 | |||
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao - 09 dic 17:30 - Las voces del despeñadero / Vent Debout! Patrice de Bellefon, itinéraire d'un guide engagéLAS VOCES DEL DESPEÑADEROMexiko, 23 min Zuzendaria: Irving Serrano & Victor Rejon ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA La Quebradako Clavadista edo jauzilarien (Mexiko) erritualaren esplorazio bat. Bertako protagonistek 35 metroko altueratik itsasora jauzi egiten dute. Haiek beraiek errezitatutako poema batek gidatuta, fedeari, bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa da hau. VENT DEBOUT! PATRICE DE BELLEFON, ITINÉRAIRE D'UN GUIDE ENGAGÉFrantzia, 66 min Zuzendaria: Laurence Fleury EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Pirinioetako alpinismoaren figura ukaezina, Patrice de Bellefon hirurogeiko hamarkadan nabarmendu zen bere balentriak, bere irtenaldi zoroak eta Les 100 plus belles courses dans les Pyrénées liburu ospetsua zirela medio. Gaztaroan bizi izan zuen alpinismo praktika konkistatzaile hari uko egin gabe, urteek aurrera egin ahala gero eta arreta handiagoa jarri zuen Pirinioetako biztanle eta haranetan. 87 urterekin oraindik idazten, argitaratzen, margotzen, haserretzen eta gailurrak zeharkatzen jarraitzen du, bizitzeko grinak erabat bultzaturik. |
||
| 19:30 |
Euskalduna Bilbao - 09 dic 19:30 - The Lost Cache / Outlier:Common/ AbataOUTLIER:COMMONAmeriketako Estatu Batuak, 26 min Zuzendaria: Dani Reyes-Acosta ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Hiru emakumek Ipar Amerikako mendikateetan zehar egindako bidaia emozional bat, gailurren perfekzioa bilatzen duena. Bata zientzialaria da, bestea zinemagilea eta hirugarrena eragile disruptiboa. British Columbiako mendialde sakonetatik Tetons erraldoietaraino bidaiatuz, istorio pertsonal eta nahasiak partekatuko dituzte. Mundua behera datorrela ematen duen honetan, irmotasunari, poztasunari eta elkartasunari buruzko lezio gogor baina baliotsuak agerian jarriko dituzte.
ABATAEspainia, 24 min Zuzendaria: Aner Etxebarria, Pablo Vidal 1955ean, Orson Wellesek, egurrezko paletekin eta sareekin usoak harrapatzeko ehizak liluratuta, The Land of Basques dokumentala zuzendu zuen. Gaur egun, Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan dagoen borda batean, Gerardo Damboriena Etxalarko azken usazale belaunaldiaren buruak, euskaraz, 700 urte baino gehiago dituen tradizio honen sekretuak erakusten dizkigu, desagertzeko zorian dagoen langintza. Ingelesak euskaratik ikasten du Gerardo Damborienak eta Orson Wellesek kontatutako istorio honetan.
THE LOST CACHEAmeriketako Estatu Batuak, 63 min Zuzendaria: Todd Jones ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA 1937an, Bradford Washburnek Mount Lucania igo zuen, Yukonen, Kanadan. Baina Walsh glaziarrean utzi behar izan zuen bere ekipamendu ordezkaezina, tartean bere aire kamerarik preziatuena. Galera hark betiko utzi zion arantza. Zortzi hamarkada geroago, ordea, Griffin Post eskiatzailea eta Dora Medrzycka glaziologoa buru dituen talde bat Yukongo izotz aldakorretara itzuliko da Washburnek urte luzez eutsi zion galderaren erantzun bila: ekipamendu hura oraindik han egongo ote da?
|
||
| Osteguna. 10 Abendua, 2026 | |||
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao - 10 dic 17:30 - Berdea / She Measures the EarthSHE MEASURES THE EARTHKanada, 18 min Zuzendaria: Ching Yu ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Lau emakume zientzialari, Alison Criscitiello, Jocelyn Hirose, Isobel Phoebus eta Chimira Andres, Kanadan. Zientzia egitearen, irakastearen eta bizitzearen esanahia irauliko dute haien bizipen eta istorioen bidez. Paisaia fisiko eta emozionalen bidez elkarlotzen diren istorioak: laborategiko burrunba eta glaziarren isiltasuna, urruneko izotz jauziak eta dantzari baten pausoen erritmoa edota basoan olgetan dabiltzan umeen barrea.
BERDEAEspainia, 67 min Zuzendaria: Oihane Ruiz Menéndez NAZIOARTEKO ESTREINALDIA “Egurra etorkizuneko materiala da”. Hipotesi horretatik abiatuta, Oihane Ruiz arkitektoak eta Ane Barrutia paisajistak, Euskadin egurraren zikloa zein den aztertuko dute, basotik hasi eta industriaraino. Premiazko galdera bati erantzunak bilatzea da helburua: zer baso utziko diegu etorkizuneko belaunaldiei? Krisian dagoen eredu baten aurrean, teknikari, langile, ikertzaile eta aktibistak elkarrizketatuko dituzte, errotzea, memoria eta paisaia bizitzeko beste modu batzuk irudikatzeko premiaren arteko hausnarketa iradokiz.
|
||
| 19:30 |
Euskalduna Bilbao - 10 dic 19:30 - Lumen / Frost Without Snow and IceLUMENFrantzia, 7 min Zuzendaria: Yannick Boissennot ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Goizaldeko lehen argi lausotik ilunabarreko distira itzaltzera arte, Pierre Hourticq ek eguzkiaren ibilbidea jarraitzen du mendietan zehar eskiatuz. Paisaia uneoro eraldatzen da: lerro berriak agertzen dira, eta mendiak bere forma berridazten du. Ordu urdina, ordu horia, eguerdiko gailurra eta itzalaren itzulera bidaia bakar baten kapitulu gisa zabaltzen dira. Hau argiari eskainitako oda da: mendien forma moldatzen duen elementua, ibilbide bakoitza gidatzen duena eta une baten edertasun iragankorra agerian uzten duena.
FROST WITHOUT SNOW AND ICENorvegia, 94 min Zuzendaria: Asgeir Helgestad ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Hamarkada bat baino gehiagoz, Svalbarden, planetan azkarren berotzen ari den lekuan, Asgeir Helgestad zinemagilea Frost izeneko hartz polar baten bizimodu apartaren lekuko izan da: ama da Frost, eta bere kumeak hazteko borrokan ari da, etengabe aldatzen ari den Artikoan. Bidaia intimo horrek behatzaile izatetik istorio-kontalari izatera eramango du Helgestad, naturarekin bat egiteko grinak eta klima-aldaketak ekosistema hauskor honetan dituen ondorio suntsitzaileak agerian uzteko nahiak bultzatuta.
|
||
| Ostirala. 11 Abendua, 2026 | |||
| 16:00 |
Euskalduna Bilbao - 11 dic 16:00 - Retrospectiva Jannu 1981JANNU 1981Espainia, 49 min Montaje: Javier Garreta Cámaras: Iñaki Aldaya, Patxi Senosiain Himalayara Nafar Expedizioa Euskal Mendi Museoa Digitalización: Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca 1962an, Lionel Terray buru zuen espedizio frantses batek, Alpeetako gida ospetsuz osatutakoa, lehen igoera lortu zuen Jannun (7.710 m). Himalaiako mendilerro osoko bide ikusgarrien eta zorrotzenetako bat zen hura. Eskalatzaileak amildegiaren gaineko ertz estu batean zaldizko eran aurrera egiten erakusten zituzten irudiek oihartzun handia izan zuten mendi munduan. Irudi haien edertasunak liluratuta, lagun talde batek, Iñaki Aldaya, Xabier Garaioa, Mari Abrego, Josema Casimiro, Javier Muro eta Patxi Senosiain buru zituela, Kathmandu utzi zuen 1981eko udaberrian Jannu edo Kumbhakarna mendirantz abiatzeko.
|
||
| 17:30 |
Euskalduna Bilbao - 11 dic 17:30 - Los últimos guardianes de Shangri-La / La chèvre d'Hispar / EmbersLOS ÚLTIMOS GUARDIANES DE SHANGRI-LATxina, 25 min Zuzendaria: Marina Garcia Andreu NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Aitona bat eta haren familia mendiaren zaindari gisa bizi dira Yunnaneko herrixka galdu batean, Tibet atarian. Bizimodu lurtarraren eta espiritualtasunean oinarritutakoaren arteko oreka bilatzea da haien egunerokoa. Eguneroko keinu txikien bidez, naturarekiko begirune sakon bat agertzen da; natura ez da jabetza edo baliabide bat, norbere existentziaren parte baizik. Dokumentala tradizioari eusten dion mundu baten erretratua da, baina baita galdera ikurrez betetako etorkizun bati begiratzen diona ere; izan ere, belaunaldien arteko desberdintasunak gero eta agerikoagoak dira. EMBERSKanada, 24 min Zuzendaria: Trixie Pacis EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA 2024ko uztailaren 24an, sute handi batek Jasper herria (Alberta-Kanada) suntsitu zuen, eta Sasha Galitzki aire-akrobataren etxea erraustu zuen. Sashak sutean jasandako galeraren eta bere sormen-lanean urteetan zehar behatu izan dituen glaziarren atzerakadaren artean lotura egiten du Embers filmak, bi fenomenoen atzean dagoen kausa berean jarriz azpimarra: klima-aldaketa. LA CHÈVRE D'HISPARFrantzia, 43 min Zuzendaria: Hugo Clouzeau ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Urrezko Pioleta irabazi duen Hélias Millerioux alpinistaren erretratua, zatika kontatua. Bere zaletasuna mendi garaienetatik harago doa: kanpaleku nagusiko eguneroko bizitza lasai eta xumeari han goian egoteari bezainbesteko garrantzia ematen dio. Bideokamera eskuan, Héliasek bere mundua gertutasunez eta zintzotasunez agertzen du, espirituz irmo, baina norabide berrietara irekia dagoela erakutsiz. |
||
| 18:45 |
Euskalduna Bilbao - 11 dic 18:45 - MendiTalk: Pedro Udaondo, puro alpinismoMENDITALK: PEDRO UDAONDO, PURO ALPINISMOIsidoro Rodríguez Cubillas Liburuak gure mendizaletasunaren historiako alpinista ikonikoenetako baten bizitzako mende erdiko jarduna errepasatzen du. Europako Mendietan egindako lehen eskaladetan bide berriak ireki eta igoera erabakigarrietako protagonista izan zen, eta haren arrastoa Pirinioetan eta Alpeetan ere zabaldu zuen, garai hartako alpinista espainiarrek egindako jarduera zailenetako batzuk hartu zituzten agertokietan.
|
||
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 11 dic 19:45 - MendiTalk: IAMF GRAND PRIZE 2026 / TenzingMENDITALK: IAMF GRAND PRIZE 2026Jennifer Peedom Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzako Sari Nagusia jaso du aurten Jennifer Peedom-ek, errealismo dokumentala eta handitasun zinematografikoa ikur dituen gidoilari, zuzendari eta ekoizle australiarra. Estilo oso pertsonala, urteetan zehar, zinema dokumental garaikideko ahots autoritarioenetako bat bihurtu duena, batez ere naturaren eta mendizaletasunaren arloetan.
TENZINGErresuma Batua , Australia , Ameriketako Estatu Batuak, 128 min Zuzendaria: Jennifer Peedom Tenzing Norgayren istorio ezezaguna, Himalaiako eskalatzaile bikaina eta Edmund Hillary Zeelanda Berriko mendizalearekin batera, Everest gailurrera iristen lehena. Mendebaldeko eskalatzaileek Everest konkistatu beharreko mendi bezala ikusten duten bitartean, Tenzingek Chomolungma ama-jainkosa sakratutzat dauka. Jatorri, gizarte-maila eta lehian dauden asmoen arteko tentsioek markatuko dute igoera, mendiak berak dituen arriskuek bezainbeste. Baina, munduaren gailurrean, inperioak, klaseak eta handinahiak zentzua galtzen dute, eta elkarrekiko begirunea eta konfiantza gailentzen da bi pertsonen artean. |
||
| Larunbata. 12 Abendua, 2026 | |||
| 10:00 |
WORKSHOP ERLIEBEZKO GRABATUA Euskalduna Bilbao 12 Dic 10:00ERLIEBEZKO GRABATUAMYRIAM GESALAGA ETA VICTOR RÍOS Erliebean grabatzeko tailer monografikoa, linograbatuan. Mendi irudiak landuko dira, hainbat baliabide grafikoren bidez sintetizatuko direnak (kontraste handiko marrazkitan), linolio-euskarrira transferitzeko, ondoren gubia bidez tailatzeko eta, azkenik, hainbat euskarritan estanpatzeko.
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko grabatu eta teknika grafikoen saileko irakasle doktorea.
Akademikoa UNAM- Universidad Nacional Autónoma de México-ko Arte eta Diseinu Fakultatean duela 28 urtetik Estanpa Eremuan.
|
||
| 11:00 |
WORKSHOP MONOTIPO BOTANIKOA Euskalduna Bilbao 12 Dic 11:00MONOTIPO BOTANIKOAELI AZURMENDI En este taller creativo nos mancharemos las manos y disfrutaremos creando estampaciones sobre papel con hojas, flores de nuestros bosques y recortes de animales. Utilizaremos pinturas acrílicas y láminas de gel para experimentar con texturas, formas y colores. Un espacio para dejar volar la imaginación y crear pequeñas obras de arte únicas.
|
||
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 12 dic 12:00 - El llanto del glaciar / K2 - Lurretik Hegan / 4000 m from homeEL LLANTO DEL GLACIAREspainia, 6 min Zuzendaria: Jordi Mestre Lopez EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Musika, dantza bertikala eta ikus entzunezko sorkuntza batzen dituen proiektu artistiko kolaboratiboa, planetako glaziar zaurgarrienetako batzuetan sortu eta gorpuztua. Obra hau eraikitzeko, Kataluniako, Patagoniako eta Ekuadorreko Andeetako artista zenbait elkarrekin aritu dira izotzarekin eta haren hauskortasunarekin lan eginez. Glaziarren atzeraldi bizkorraren inguruko kezkak partekatzen dituzten munduko eskualde desberdinetako gorputzak, ahotsak eta soinuak erakusten ditu proiektu honek.
K2 - LURRETIK HEGANEspainia, 30 min Zuzendaria: Joxe Ramon Agirre NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Alpinista talde bat espedizio epiko batean murgilduko da Karakorumen Trangoko hormen gainetik hegan egin eta K2 menditzarrera iristeko ametsarekin. Abenturaz harago, esperientzia sakonak bizituko dituzte tokiko biztanleekin. Baltistango Arandu izeneko herri txikian, agure batek otoitzak dituen oihalezko eskapulario bat emango dio Mattin Iñiguezi. Gailurren gainera eramateko eskatuko dio, mendiek emandako babes eta energiaren indarrez herrira itzuli daitezen berriro.
4000 M FROM HOMEFrantzia, 66 min Zuzendaria: Pierre Cadot EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Hogei urtetik gora daramatza Vivian Bruchez-ek helburu bakar bati eutsita: Alpeetako 4.000 metro baino gehiagoko 82 gailurrak eskiatzea. Pazientziak, konpromisoak, lagunek eta mendiekin bizitza osoan izan duen harremanak bultzatu dute hartara. Baina proiektua amaierara hurbiltzen den heinean, zerbait kolokan jarriko da. Amaitzeko nahiaren eta erronka osatzeko premiaren eraginez, ustez argi zeuzkan mugak lausotuko zaizkio Viviani.
|
||
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 12 dic 17:00 - MendiTalk: PREMIO WOP MENDI FILM 2026 / In Unison / Nanga Parbat - Echoes of SisyphusMENDITALK: WOP MENDI FILM SARIA 2026Alishah Farhang Alishah Farghangek jasoko du 2026ko WOP Mendi Film saria. Atzerrian ikasi eta egoera pribilegiatua izanik ere, bere herriarekiko maitasunak eta konpromisoak bultzatuta, Afganistanera itzultzea erabaki zuen, amets batek gidatuta: gatazkek zigortutako gizarte batean, mendia eta eskia osasuna, aisialdia, zoriontasuna eta genero-berdintasuna sustatzeko tresna bihurtu nahi zituen.
IN UNISONFrantzia, 33 min Zuzendaria: Davina & Sébastien Montaz-Rosset NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Istorio bakarra, bi patu. Pianista eta biolontxelo-jotzaile bikaina, Arthurrek kontzertu-aretoak atzean utzi eta horma handien eta mendi garaienen bertigoa aukeratu zuen, eskaladaren eta alpinismo modernoaren mugak etengabe zabalduz. Alexandre anaia bikiak, eskalatzaile trebea bera ere, Parisen jarraitu zuen, eta denborarekin bien bideak gero eta gehiago urrundu ziren. Harik eta amets zoro samar batek berriro elkartu zituen arte: mendi enblematiko batera elkarrekin igotzea eta han biolontxeloak jotzea.
NANGA PARBAT - ECHOES OF SISYPHUSAlemania , Espainia , Frantzia , Pakistan, 50 min Zuzendaria: Tom Dauer ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA 2013-2014ko neguan saiatu zen David Göttler Nanga Parbateko Rupal horma eskalatzen, munduko altuena. Zortzimilako batera neguan egiten zuen lehen espediziora Simone Moro alpinista beterano eta eskarmentudunak gonbidatu zuen. Soka finkoak eta goi-kanpalekuak erabiltzea zen estrategia, baina saialdi batean, David bakarrik abiatu eta 7.200 metroko altuerara iritsi zen. “Horrek begiak ireki zizkidan: dena modu errazagoan, azkarragoan eta eraginkorragoan egin daiteke estilo alpetarrean”. Igoera-estilo tradizionalarekin haustea izan zen bere bide propioari ekiteko eman zuen lehen urratsa.
|
||
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 12 dic 19:45 - Teeth To The Wind / YerupajáTEETH TO THE WINDKanada , Ameriketako Estatu Batuak, 51 min Zuzendaria: Drew Smith, Ben Knight ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Eskalada denboraldi bat Alaskan, Wyomingen eta Nepalen, Michael Gardner eta lagun zahar Sam Hennesseyrekin. Zinegile izateko gogo handirik eta lotsarik gabe kamerak martxan mantentzen dituzte eta haien bizitzeko modu berezia, ausarta, eta ez-konformista ezagutzeko aukera izango dugu. Gardner 2024an hil zen Sam eta biak Jannu East igotzen saiatzen ari zirela. Lagunek filma amaitzea erabaki zuten, Gardnerrek irudikatu zuen bezala. “Ez da eskalada filma izango,” zioen beti. Agian komedia erromantikoa ote da? YERUPAJÁEspainia, 50 min Zuzendaria: Marc Toralles, Bru Busom, Rubén Sannmartín EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Soka finkorik gabe. Kanpoko laguntzarik gabe. Eta atzera egiteko aukerarik gabe. Dokumental honek Marc Toralles, Bru Busom eta Rubén Sanmartínek Yerupajá mendian, Peruko Huayhuash mendikateko tontor deigarrian, egindako lehen zeharkaldi integral ikusgarria kontatzen du. Ekialdeko horman 3.000 metroko bide berri bat zabalduz, alpinismo modernoaren balentria gogoangarrienetako bat erdietsi zuten; Urrezko Pioletaren aitortza jaso zuen lorpena. |
||
| Igandea. 13 Abendua, 2026 | |||
| 10:00 |
WORKSHOP ERLIEBEZKO GRABATUA Euskalduna Bilbao 12 Dic 10:00ERLIEBEZKO GRABATUAMYRIAM GESALAGA ETA VICTOR RÍOS Erliebean grabatzeko tailer monografikoa, linograbatuan. Mendi irudiak landuko dira, hainbat baliabide grafikoren bidez sintetizatuko direnak (kontraste handiko marrazkitan), linolio-euskarrira transferitzeko, ondoren gubia bidez tailatzeko eta, azkenik, hainbat euskarritan estanpatzeko.
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko grabatu eta teknika grafikoen saileko irakasle doktorea.
Akademikoa UNAM- Universidad Nacional Autónoma de México-ko Arte eta Diseinu Fakultatean duela 28 urtetik Estanpa Eremuan.
|
||
| 12:00 | |||
| 17:00 | |||
| 19:45 | |||