Hautatu hizkuntza
Gorka Martínez (BBK), Alberto Iñurrategi (alpinista), Lorea Bilbao (BFA), Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Iñaki López de Aguileta (Bilkoko Udala), Jabier Baraiazarra (Mendi Film Zuzendaria), Mikel Renteria (WOP) eta Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza)
Bilbo, 2020ko azaroak 23. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra.
Edizio berezia, pandemiak baldintzatutako urtean eta egoeran. Horri erantzuteko eta indarrean dauden arau eta gomendio guztiak betez, bitarako zinemaldia izango da aurtengoa: Bilbon bertan, aurrez aurreko emanaldiekin, eta Bilbora etorri ezin dutenentzat, online eskaintzarekin.
Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dagoela, azaroan sei Mendi Tour emanaldi egingo dira: Errenteria, Amurrio, Basauri, Elgoibar, Arrasate eta Orioko aretoetan ikusi ahal izango dira aurten azkenengoz, pantaila handian eta zine kalitatean, Cholitas, Harria Herria, Manaslu, Climbing Blind, Nebula, Ostatnia Gora eta Allein (Alone) pelikulak, iazko Mendi Filmeko nabarmenetakoak, aurten Mendi Tourrean arrakasta itzela izan dutenak.
Page 65 of 142