Hautatu hizkuntza
Zabaldu da Mendi Film Festivaleko izen emate epea. Denboraz eta artez mamitutako zuen lan horiei bide emateko garaia da beraz. Zinema eta mendia maite dituen audientzia duzu zain, Euskal Herrian errotutako nazioarteko jaialdian. Partekatu ezazu zure lana, aurkeztu lehiaketara.
Bilbao Mendi Film Festival:
Finalistei eskainiko zaie:
Bilbao Mendi Film Festivalen informazio gehiago gure web-ean eta MendiTV
Izen emateko ez da ordainik egin behar
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioan lanak aurkezteko epea martxoaren 31ean amaituko da.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Tolosa, 2018ko martxoak 6. Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan martxoaren 12-13-14an, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 10 urte bete zituen pasa zen abenduan.
Bilbo, 2018ko otsailak 28. Mendi Tour hilabetea izango da martxoa, orotara 10 geltokirekin. Mendi Film Festivaleko ale onenak, mendiko zinemagintzako alerik gaur gaurkoenak ikusteko aukera zabala eskainiko da Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d'Aran eta Asturiasko hainbat herritan. Eskutik hazi eta hazi ari dira Mendifilm jaialdia eta haren urte osoko zirkuitu ibiltaria, Mendi Tourra.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailak 13. Mendi Tour Vitalaren seigarren edizioa aurkeztu da gaur goizean. Otsailaren 19, 21, 22 eta 23an egingo da Vital Fundazioaren aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1.solairuan).
Mendi Tourrak Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain film entzutetsua pantaila handietan ikusteko aukera emango du aurten. Mendietako ikuskizun gorena inork gutxik bezala erakusten du film honek.
Aurtengo Mendi Tour zirkuitu ibiltarian eskainiko diren filmen zerrendak gorputz hartu du. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko (2017ko abenduak 8-17) Sail Ofizialean parte hartu zuten 51en artean hautatu dira Mendi Tour filmak, Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria irabazi zituen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey, "Urteko mendiko Filma" buruan dela:
AZKEN EGUNAK - Urtarrilaren 28ra arte
Mendia, lirain Zapietan-La Elegante Montaña-Foullard delle Montagne erakusketaren azken egunetan sartuta gaude. Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco-n, Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko ekitaldi lez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, azaroaz geroztik hainbat jendek gozatu du hartaz, eta urtarrilaren 28an amaituko da.
Bilbo, 2018ko urtarrilak 9. Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan abiatuko da bi emanaldirekin, hilaren 12an eta 26an. Zangozako kultura eta kirol agendan jada leku finkoa hartu du hitzordu honek. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan Karmengo Entzutegian eskainiko dira (20.00) aipatu proiekzioak.
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioa abiarazi du, lanak aurkezteko epea zabalduz.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Bilbo, 2017ko abenduak 16. Bilbao Mendi Film Festival-eko 10. edizioa bere amaierara heltzear dago, gehien espero den momentuarekin. 9 egunetan zehar Sail Ofizialeko 51 filmeen proiekzioa egin ostean, Jesús Mari Lazkano, Nancy Rosenthal, Jack Tackle, Paul Urkijo eta Deb Smythe osatutako Epaimahaiak 2017ko Bilbao Mendi Film Festivaleko Urrezko Eguzkilorea Dirtbag: The Legend Of Fred Beckey filmari ematea erabaki du.
Bilbo, 2017ko abenduak 19. Bilbao Mendi Film Festivalek amaitu berri den 10. edizioaren balantze “bikaina” egin du. Urtetik urtera eman den ikusle gorakadak goia jo du beste behin. Bilbo mendi munduko hiriburu izan da 10 egunez, hiriko agendan erabat finkatuz.
Guztira 10.371 ikusle bildu dira eskaini diren 37 saioetara –goiz eta arratsalde asteburuetan, eta arratsaldez astegunetan-, eta urterik emankorrena izan da zenbakitan, iazko datua %12an handituz.
Peter Habeler-ek jasoko du The Walk On Project Fundazioaren (WOP) aurtengo Saria mendizaletasunaren balioen defentsa nabarmenduz. Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko omendu nagusia izango da alpinista austriarra, eta haren ibilibide bikainaren aitortza eskainiko zaio abenduaren 16an, larunbatez, Sala BBK-n 19:30etan hasiko den saioan: Peter Habelerren Gaua.
Bilbo, 2017ko abenduak 14. Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Datuek 10. edizioaren arrakasta erakusten dute. Nahiz eta oraindik osteguna eta asteburu osoa izan aurretik, 5000 ikusletik gora bildu dira Sala BBKn.
Aurtengoan Zabalgune Eraikina Bilbao Mendi Film Festival-eko erdigunea izango da, Mendi Base Camp izango delarik.
Ekintza askoren artean, goizeetan Protagonistekin Meet & Greet izango ditugu. Hauetan, gonbidatuak gertutik ezagutzeko tartea egongo da. Bada edonor etorri daiteke zuzendari, alpinista nahiz ekoizleekin hitz egin ahal izateko.
- SALA BBK
Asteartea, abenduak 12, 17:30ean
Kilian: Kilian Jornet munduko lasterkari onena dela diote aditu eta zale gehienek. Berak, ordea, ez du bere burua korrikalaritzat. Oraingoan Norvegiara joko du, ametsezko jolastokira, Romsdalengo Zazpi Gailurrak eskiatzen eta korrika egun bakarrean osatzeko asmoz. Filmak Kilianen eskutik garamatza, 77 km eta 9.000 metro desnibeleko ibilbide zoragarri honetan.
Page 16 of 24