Hautatu hizkuntza
Artean eta arkitekturan berezitutako literatura agentea da, mendiko literatura bilduma ezagunenetako zenbait gidatu ditu Italian. Mendizaletasunari eta esplorazioari buruzko hainbat liburu idatzi ditu; aipagarrienak Gary Hemming, El Duque de los Abruzos, K2 eta La lunga notte di Shackleton. Italiako eta atzerriko literatura lehiaketa askotan izan da epaimahaikide, baita mendi zinemaldietan ere; tartean, Trento Film Festivalen eta Cervino Cinemountain Festivalen.
Trentoko mendi zinemaldiko kidea da 2002az geroztik. Besteak beste, pelikulen programazioko koordinatzailea da, nazioarteko gonbidatuen harremanetarako arduraduna da eta Mendiko Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoan (IAMFean) Trentoko zinemaldiaren o rdezkaria ere bada. Trento FilmFestival 365 banaketa zirkuituko edukien hautaketa eta akordioak berak lantzen ditu; izan ere, bide horretatik zabaltzen dituzte kalitatezko mendiko pelikulak Italiako zinema aretoetara.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria da. Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publiko horren helburuak euskara eta euskal kultura mundu osora zabaltzea eta euskal sortzaileen lanak nazioartean bultzatzea dira. Hainbat urtez kolaboratu izan du Mendi Filmekin eta Donostiako Zinemaldiarekin. Kultura, gazteria eta komunikazio alorretan lan egin izan du bere ibilbide profesionalean, berdin Gipuzkoako Foru Aldundian edo Tolosako Udalean, nahiz enpresa eta komunikabide pribatuetan.
2019an Mendi Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoaren (IAMF) Sari Nagusia jaso du, mendi zinemagintzan kamerari eta zinemagile gisan duen ibilbidearen eta egindako ekarpenen aitortzan. Erreferente bat da muturreko baldintzetako zinemagintzan eta bere lanek BBC, Discovery, Channel 4, ITV, National Geographic, Pathé Films edo 20th Cetury Fox modukoetan izan dute leku. Sari ugari jasotako Wild Climbs eta Human Planet serie arrakastatsuak edo Touching the Void bezalako pelikulak dira haren langintzaren eredu, 60 filmetik gora sortuz.
Kamerari eta argazki zuzendaria da, bai zineman, dokumentaletan, eta telebistarako pelikula eta serieetan. Sariak jaso ditu Arriya, Soroa, Bertsolari, Torre edo El Trabajo pelikulengatik. Bestalde, Espainian arrakastatsuak izan diren telebista serietan lan egin du, baita beste hainbat titulu ezagunetan ere; hala nola, Nora, Un Otoño sin Berlín, Andia, Agur Etxebeste, Vitoria 3 de marzo, The Whisper of the Rocks… Los Angeleseko American Film Instituten osatu zuen formazioa.