Hautatu hizkuntza
Abenduaren 2tik 15era
Club Deportivo Bilbao. Alameda de Recalde, 28 9:00-22:00
Jerzy Kukuczka alpinista poloniar handiak zortzi urtetan burutu zuen “Himalaiako Koroa” deritzon 14 zortzimilakoen erronka. 1987ko irailean osatu zuen zerrenda, Shisha Pangmaren gailurrera iritsi zenean Artur Hajzer kidearekin batera, mendebaldeko ertzetik bide berria zabalduz eta haientzat ohikoa zen estilo alpinoan. Espedizio hartako argazkiak dira erakusketa honen muina.
Azaroaren 19tik abenduak 15 arte
Estación intermodal Euskotren-Metro Bilbao. Plaza San Nicolás
Abenduaren 6tik 15era
Sala BBK 11:00-14:00 / 16:30-18:00
Egilea: CVCEPHOTO CONTEST
Azken urteotako ohiturari jarraituz, CVCEPHOTO lehiaketan saritutako 20 argazkiak Sala BBKn izango dira ikusgai Mendi Film jaialdian zehar. CVCEPHOTO Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako Mendiko Jardueren Nazioarteko Argazkilaritza Lehiaketa da.
Argazki horiek berak, formato handian, Euskal Trenbide Sarearen (ETSren) Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiko sarreran ere ikusgai egongo dira. Izan ere, bisitaldi gidatua antolatuko da abenduaren 7an, larunbatean.
2019ko Sari Nagusia Ralf Gantzhorn argazkilariaren Innominata lanak irabazi zuen, bigarren saria Petr Piechowiczen The Rock Town izan zen eta hirugarrena Jose Allende Marcosen Marble Ice. BBK Mendi Film Kartela Saria, berriz, Top of Africa lanak irabazi zuen, Christian Pondellarena, aurtengo BBKMFeko gonbidatu berezietako bat. Lau sari horiek eta Ohorezko Aipamena jaso zuten beste 16 argazki dira CVCEPHOTO erakusketaren muina.
Azaroaren 18tik abenduak 31 arte
Estación Abando
Bisita gidatua abenduaren 7an
Egilea: Christian Pondella
Groenlandiako izotz-eremu barrunbeetara eginiko bidaia da argazki erakusketa hau. Christian Pondella argazkilariak ─CVCEPHOTO'19 BBK Mendi Film Kartela sariaren irabazlea─ eta Will Gadd eskalatzaileak sakon murgiltzen den moulin edo izotz-zulo ikusgarri bezain beldurgarri bat aurkitu dute. Izotz azaleko urak hara isurtzen dira, ezin jakin noraino edo non zabaltzen den gero, bide emanaz esplorazioari. Pitzatutako hormak karraskan ari dira. Ehunka tona izotz, aienean. Jakinduria, esperientzia eta trebezia erabiliz sartuko dira abenturan protagonistak. Eta saria liluragarria da. Halako leku harrigarri batean, argazki kamera nahiz sakelako bat duen edonork atera dezake argazki eder bat, eta argazkilari profesionalak hori gainditzeko bideak aurkitu behar ditu: dinamikoa izan, egoera aztertu eta sakontasuna eman, lehen planoa erabili, puntu ertaina, emozioa iradokitzen saiatu, ikuslea irudian sartu, lerro eta itzal dramatikoak marraztu eskalatzailearen bueltan, eta argiarekin jolastu.
Abenduaren 2tik 15era
Edificio Ensanche 8:00-20:00
Egilea: Ricardo Montoro
Madrildarra jaiotzez, duela 40 urte baino gehiago Pirinioetara jo zuen, eta Valle de Tenan bizi da gaur egun. Neguan, pister-sorosle lanetan aritzen da Formigalen, eta udan goi mendiko gidaria da. Margolaria ere bada, aldi berean, mendiko lanei zor dien pasio berberarekin. Hainbat lekutan burutu ditu erakusketak: Chamonix, Grenoble, Pau, Torino, Meribel, Val d’Isere, Zaragoza, Bartzelona, Huesca, Girona… Horrez gain, eskiak diseinatzen ditu, free-ride aldizkari entzutetsuen azalak ere bai, eta baita outdoor arropa ere. Filma batzutan parte hartu du, hala nola, Carlos Martinek zuzendutako Vida eta Reset, edota Sergio Uña eta Martin Campoyren El Pintor.