Hautatu hizkuntza
Bina Shah idazle pakistandarrak bere herrialdeko emakumeei buruz hitz egingo du: haien borrokak, itxaropenak eta ametsak, eta garaipenak eta tragediak. Neskatilen eta emakumeen istorioak kontatzearen efektu positiboa bilatuko du hainbat eredu aipatuz: Malala Yousufzairen bizitza, Ayesha Farooq borroka pilotuaren esperientziak, eta Oscar sariak jasotako Sharmeen Obaid Chinoy zuzendariaren pelikulak. Istorio horien bidez Bina Shah-k Pakistango emakumeentzat eredugarri izan daitezkeen moldeen garrantzia aztertuko du, haiek lau haizeetara zabaltzea aldarrikatuz: hedabideetan; sare sozialetan; literatura, poesia eta artearen bidez; edota emakume eta neskatilei hezkuntza eta formazioa eskaintzen dizkieten erakundeen lanaren bidez.
Hitzaldiaren ostean Oscar saria jasotako Sharmeen Obaid Chinoy zuzendariaren A Girl in the River: The Price of Forgiveness filma proiektatuko da.
Osasunaren inguruko II. Jardunaldiak Bilbao Mendi Film Festivalak eta Ekin taldeak antolatu dituzte. Ekin, mendiko lesioetan osasun ikerketak egiten espezializatua dagoen taldea da. Bi saio antolatu dira, elikadura eta mendiari buruzkoa bata, eta bestea mendiko kirolei aplikaturiko bendajeei buruzkoa.
Elikadura eta mendiari buruzkoan hainbat gai jorratuko dira: mendiko kiroletako ohiko patologiak eta fisioterapia arloko azken joerak, dietetika eta kirol errendimendua mendian, eta besteren artean sukaldaritzako erakustaldi praktiko bat ere egingo da Zigor Iturrieta sukaldaria eta mendiko lasterkariaren eskutik.
Bendajeei buruzko saioan Andoni Ormazabal eta Xeber Iruretagoienak mendiko kiroletako lesio ohikoenez eta aplikatzen diren bendajeez hitz egingo dute.
Mundu osoan milaka erreprodukzio izan dituzten eskalada eta outdoor kirolen inguruko hainbat bideo zuzendu ditu getxoztar honek, haiekin mundu mailako lehiaketetan parte hartuz eta hainbat sari irabaziz. Zuzendari lana argazkilariarenarekin bateratzen du. Aurreko urtean CVCEPHOTO lehiaketan finalista izan zen Panaroma proiektuko argazki batekin, eta Bilbao Mendi Film Festivaleko aurtengo kartelaren egilea da.
Muturreko kirolen argazkilaria da eta Canon Professional Services taldeko kidea da (Gold Member) australiar hau. Argazkietan abentura jasoko bada haren parte izatea beharrezko ikusten du: Karakorumen paraxutean jauzi egindakoa da, Indonesian hiru metrotik gorako olatuen artean igeri egin izan du, eta fiordo batean hilabetez kanpatu zuen.
2016ko otsailaren 26an Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Morok mendizaletasunean historia egin zuten Nanga Parbateko gailurra joz (8.126m). ‘Mendi hiltzailea’ goitizenez ere ezagutzen dena konkistatu zuten urte sasoi hotzenean, zortzimilakoetan neguan egiteke zegoen azkenaurrekoa.
Elkarrekin egingo duten hitzaldi honetan balentria haren alor teknikoaz hitz egingo dute Txikonek eta Sadparak, eta arrakastari eta porrotari buruz hausnartuko dute. Argazkiak eta bideoak erakutsiko dituzte, haien eskutik publikoa munduko eremurik babesgabeenetariko batera eramanaz.
Argazkilari profesional kanadar honek lehen saria irabazi du aurten. Estilo garbia du, artifizio gabea, eta bere ezagutzak eta inplikazioak lagunduta argazkietan islatu nahi duen akzioari aurre hartzen daki, beti jakiten du haren buruan aurretiaz landu duen irudi hori lortzeko momentu egokia zein den. Hamar urtetik gora daramatza argazkigintzan aldizkari espezializatuetan eta mendiko marka komertzialentzat.
XX. mendeko alpinista onenetarikoa, artean, eta 82 urterekin, aktibo dabilena mendian eta eskalatzen. 60., 70. eta 80. hamarkadetan mundu osoko mendiak esploratzen ibilitakoa: Mont Blanc (Freneyko erdiko orratzaren lehen igoera 61ean), Eiger (ipar horma 62an), Patagonia (Paine Dorre zentraleko lehena 63an), edota Himalaya (19 espedizio, tartean lautan Everest) izan dira bere balentrien lekuko. 1976an izendatu zuten Britainiar Inperioko Ordeneko kide, eta beste hainbat sariren artean mendizaletasun ibilbideari zor zaion Urrezko Pioleta, Walter Bonatti Saria, jaso zuen iaz.
Mendi Film Festivalean hari buruzko filmak aurkeztu izan dira, Old Man of Hoy bidea 80 urterekin eskalatuzuenekoa eta haren biografia zentzua duen Chris Bonington: Life and Climbs. 2016ko edizio honetan BMFF-ak aurrez aurre omenduko 2016ko WOP Saria emanaz.
Argazkilaria eta Astunen snowboard irakaslea den bilbotarra. Sare sozialetan, bereziki Instagramen, egindako lanengatik aipamen asko jaso izan ditu, eta baita argazkilaritza lehiaketa zenbaitetan ere, haien artean El Correok sustatutako ‘Bizkaiko altxorrak’.