Hautatu hizkuntza
Sormen ekoizlea da, dokumentalean espezializatua. 12 urtez Arena Comunicación-eko proiektuen ekoizpena zuzendu du "Pura Vida", "Muros" edo "Ride Your Dream" bezalako film luzeetan, eta 30 herrialde ingurutan filmatu du. Bere azken filmetako bat, "Cholitas", BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian estreinatu zuten eta IAMF-eko hainbat jaialditan saritu dute. Edurne Pasabanen Everesteko espedizioan parte hartu zuen "Desafío 14+1" (TVE) telesaila filmatzeko. Arenaren dokumentalak banatzeko planaz arduratu da, eta guztiek nazioarteko areto, jaialdi eta telebistetan zabalkunde handia lortu dute.
Kultura kudeatzailea. Duela 11 urtetik hona, Literatura, Musika eta Kirol Proiektuen koordinatzailea da Madrilgo Poloniar Kultur Institutuan. Erakunde hori Poloniako Kanpo Arazoetako Ministerioaren mendekoa da, eta bere helburuak dira: Polonia eta Espainia arteko harremanak sendotzea, kultura sortzaile eta erakundeen arteko harreman berriak sustatzea eta Poloniako kultura Espainian zabaltzea. Krzysztof Wielicki himalaista poloniarraren 2018ko Kirolaren Asturiasko Printzesa Sarirako hautagaitzaren bultzatzailea izan zen.
Zinema zuzendaria eta gidoigilea da. Bere azken lana “Arzak since 1897” dokumentala izan da. Film laburrekin ekin zion bere zinemagile ibilbideari 90. hamarkadan “Txotx” edota “40 ezetz” moduko lan arrakastatsuekin. “Aupa Etxebeste!” izan zen sortu zuen lehen film luzea, 2005ean. Bateko eta besteko, 7 film labur eta 5 luze ditu eginak. Telebistako hainbat saio eta telesailetan ere esperientzia zabala du.
Zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu bandak sortu ditu. Astronomiaren zale amorratua eta unibertsoaren soinu-ikerketaren munduan interesatua, 2017an "Child of the Universe" lana grabatu zuen, Hubble Teleskopioaren irudi errealetan oinarrituta, Europako Espazio Agentziarentzat (ESA). “Nora”, “Crónica de una Tormenta”, “2 Urte 4 Hilabete eta egun bat” eta beste zenbait film luzeetako soinu bandak konposatu ditu; eta “La Trinchera Infinita”, “Handia” eta “Dantza” filmetan ere lan egin du, besteak beste.
Ikus-entzunezko baliabideetako ikaslea da Mataroko (Bartzelona) Pompeu Fabra Unibertsitateari atxikitako TecnoCampuseko Goi Eskola Politeknikoan. Argazkilaritza, eskia, eskalada, urpekaritza eta hegazkin ultra-arinen pilotajea dira bere zaletasunetako batzuk. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian kolaboratu izan du, eta Europako mendietan Copa Regil mendiko eski-proba antolatzen parte hartu du, baita Bizkaian espezie autoktonoekin basoberritzeak burutzeko jardunaldi askotan ere.