Hautatu hizkuntza
Eskalatzaile amorratua, bidaiaria eta esploratzailea, Eliza mundu osoko horma handietan zailtasuneko lehen igoerak lortu dituen emakume bakarrenetakoa da, Karakorumgo nahiz munduko beste mendikate batzuetako espedizioetan parte hartzeaz batera. Zinemagile gisa, haren "What happened on Pam Island", "K2 Touching the Sky" eta "The Wall of Shadows" bezalako lanek sari ugari irabazi dituzte, ez bakarrik International Alliance for Mountain Film-en jaialdi gehienetan, baita mendiarekin zerikusirik ez duten beste zinemaldi askotan ere. IAMF-ren 2023ko Sari Nagusia irabazi du.
Konpositorea, orkestratzailea eta arreglista. Konpositore gisa, batez ere irudirako musikaren arloan egiten du lan. Besteren artean, Lucio Godoy, Zacarias M. de la Riva, Vanessa Garde, Alfonso Vilallonga, Pascal Gaigne eta Sergio Jiménez Lacima konpositoreekin lan egin du, baita bere kasa ere zineman, telebistan, arte eszenikoetan, publizitatean eta estudioko moldaketetan. Irakasle gisa, konposizioa erakusten du EUNEIZ unibertsitateko Musika Produkzioaren Graduan, eta ohiko kolaboratzailea da Deustuko Unibertsitatean.
Zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria. Pathos Audiovisual-en sortzailea. Bere opera prima, “Don Ca”, Visions Du Réelen estreinatu zen eta zinema dokumentalaren jaialdi esanguratsuenetako batzuetan ibili zen. Besteak beste, Kolonbiako dokumental onenaren Macondo saria eta Mendi Filmeko Zuzendari onenaren saria eskuratu zituen. “Un asunto de tierras”, bere bigarren filma, Cinema Du Réel jaialdi ospetsuan estreinatu zen. Amaitu berri du bere fikziozko lehen filma, “Puentes en el mar”, Cartagenako FICCI 62 Nazioarteko Jaialdian nazioarteko estreinaldia izan zuen Kolonbia eta Mexiko arteko koprodukzio bat.
Kazetari, produktore eta idazlea. Kazetaritza, Zientzia Politiko eta Historiako ikasketak burutu ondoren, 1978. urtean Bavariako irrati-telebistan hasi zen lanean alpinismoko “Bergauf-Bergab” programarako pelikulak eginez. Harrezkeroztik 150 pelikula baino gehiago editatu eta zuzendu ditu. Bere estreinalditik, 2003. urtetik, Tegernsee-ko nazioarteko mendi zinemaldiaren zuzendari artistikoa da. Mendizale gisa, forma klasikoak nahiago ditu, beti gailur altuen bila dabil eta eskalada eta eskia ere praktikatzen ditu.
Ibilbide luzeko pianojole, arreglista eta konpositorea. Jazza eta abesbatza musika konbinatzen dituen lau lan kaleratu ditu: “Umama!”, “Umama2”, “Eguberri Umama” eta “Xomorroak”. Maddi Oihenart kantariarekin batera “Hari-biru” eta “Baldi” diskoak grabatu ditu. Benito Lertxundi-ren pianista da 2001 urteaz geroztik, eta azken urteetan Petti-rekin ere badabil. Tenpora taldearen sortzaile, hiru disko kaleratu ditu talde honekin eta laugarrena kaleratzear dago. Bere proiektu askotan musika, natura eta mendia uztartu ohi ditu.