Hautatu hizkuntza
EDURNE PASABAN
Ostirala abenduak 8 – 19:30 Euskalduna - Auditorio
Edurne Pasaban Lizarribarrek (Tolosa, 1973), 14 zortzimilakoen zerrenda 2001 eta 2010 artean osatu zuen. Balentria hori lortu zuen lehen emakumea izan zen, historian arrastoa jarriz. Gaur egun, kirol ibilbidea eta ibilbide profesionala uztartzen ditu hizlari eta coach gisa enpresa nazionaletan nahiz nazioartekoetan. Mountaineers for Himalayas by Edurne Pasaban elkarteko patroia eta sortzailea da; Himalaiako haurren hezkuntzarekin lotutako proiektuak garatzeko lan egiten du bertan. The Walk On Project Fundazioaren eta Mendi Film Festival elkartearen sariak, alpinismoaren balioen defentsa eta dibulgazioa aitortzen ditu, eta 10. edizioa du aurtengoa.
WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia:
• Eduardo Martínez de Pisón (2022)
• Sebastián Álvaro (2021)
• Fundación Baltistán Fundazioa (2020)
• Nives Meroi e Romano Benet (2019)
• Juanjo San Sebastián (2018)
• Peter Habeler (2017)
• Sir Chris Bonington (2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• Drawn film by Jeremy Collins (2014)
RAFA ELORZA / YHABRIL MORO - CARLOS COS
Larunbata abenduak 9 – 12:00 Sala BBK
CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 9. edizioan oinarritutako emanaldia. Carlos Cos (Soraluze, Gipuzkoa) da edizio horretan lehen saria irabazi duena “Grietas” argazkiarekin. Yhabril (Bilbo, Bizkaia), berriz, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia kartelaren irabazlea izan da aurten “X-Man” argazkiarekin, eta iaz lehen saria irabazi zuen “Young Gun” lanarekin. Rafa Elorzak gidatuko ditu bidai fotografiko honetan, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartean errotutako CVCEPHOTO lehiaketaren sortzaile eta arduradunetako bat bera.
RAFA ELORZA / RHIANNON KLEE / ELI AZURMENDI / ARMAND BALLART / CHEMA AGUSTÍN
Larunbata abenduak 10 – 12:00 Sala BBK
Eskalada existitzen denetik informazioa transmititzeko modua izan da krokisa, idatzizko kontaketaren ezinbesteko osagarria. Baliabide teknologikoen berezko bilakaera jasan du, arkatzez eta paperean egiten zirenetik, aro digitaleko tresnetaraino. Irudikapen-modu oro bezala, egilearen subjektibotasunaren mende dago, eta, beraz, hura aberasten duten baliabide artistikoak erabiltzearen mende, tresna funtzional edo praktiko hori beste estatus batera eramanez, eta hunkiberatasunerako espazio bat irekiz. “Artea eskalada krokisetan” liburuak eskaladako krokisa adierazpen artistiko gisa balioan jartzen du.
ELIZA KUBARSKA
Asteartea abenduak 12 – 19:30 Sala BBK
International Alliance for Mountain Film erakundeak 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarskari eman dio, abentura handien atzean ezkutatzen diren giza gertaerak ikertu eta azaleratzen dituzten dokumentalen zuzendari gisa egindako ibilbidea aitortuz. Eskalatzaile, bidaiari eta esploratzaile amorratua, bere abenturetan egiten dituen filmek beti dute gertakarien historia soiletik haratago joateko ezaugarria, giza arimaren tolesdurarik sakonenak ikertzeko. Sentiberatasun berezi horren emaitza da bere lan guztiek sari ugari irabazi izana, tartean "K2 Touching the Sky" edota "The Wall of Shadows".
EDUARDO MARTÍNEZ DE PISÓN
Osteguna abenduak 14 – 19:30 Sala BBK
Eduardo Martínez de Pisón (Valladolid, 1937) Geografian doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua da, mendiekin eta paisaiarekin zerikusia duen guztiaren ikertzaile amorratua. Bidaiari edo mendizale gisa, ikertzaile gisa edo telebistako dokumentaletan parte hartuz, Alaska, Siberia, Ipar Poloa, Himalaya, Karakorum, Zetaren Ibilbidea, Gobiko basamortuak, Taklamakan, Sahara... bisitatu ditu.
KIKE INFAME - ELI AZURMENDI - CÉSAR LLAGUNO - RAFA ELORZA
Larunbata abenduak 16 – 10:30 Euskalduna - 0A Aretoa
Kike Infameren solasaldia Eli Azurmendi, Rafa Elorza eta Cesar Llagunorekin. Komikiaren artea mendiarekin eta naturarekin lotuta. Historiak, anekdotak, bitxikeriak, lan egiteko, marrazteko eta paseatzeko moduak, mendia modu artistikoan interpretatzeko bidea ematen dutenak. Kike Infame diseinatzaile grafikoa, marrazkilaria eta komikiaren teorikoa da, Eli Azurmendi eta Rafa Elorza "HARRI, ORRI, ARkatz" eskalada krokisen erakusketako arduradun nagusietako bi eta ilustrazioen hornitzaileak dira, eta César Llaguno "Everest: todo un pueblo en la cumbre", "Hermanos Iñurrategi: un latido en la montaña" eta "Andres Espinosa: solo y libre" komikien ilustratzaile.
YHABRIL MORO
Larunbata abenduak 16 – 10:00 - 13:00 Euskalduna - 5H Aretoa
Yhabril bogan dagoen outdoor argazkilaria da, bere unerik onena bizi duen artista. Argazkilari gisa izan duen bilakaeraz, bere metodo eta plangintzez, argazkigintza bizitzeko moduaz eta ordenagailuaren aurrean duen lan egiteko eraz hitz egingo du. Naturazale den edonori zuzendutako masterclass dinamikoa izango da, irudi bereziak nola lortu ez ezik, horien atzean dauden istorioak ere bertatik bertara ezagutu nahi dituenarentzat. Urte gutxitan espezializazio handia lortzeko trikimailuak zeintzuk izan diren kontatuko du Yhabrilek.