Hautatu hizkuntza
Azaroaren 15etik abenduaren 18ra arte
Abando (Berastegi)
Moyua (Diputación)
Indautxu (Urquijo)
San Mamés (Luis Briñas)
Bisita gidatua abenduaren 10ean
---
Abenduaren 10etik abenduaren 18ra arte
Sala BBK
Egilea: CVCEPHOTO
Metro Bilbaok eta Sala BBK-k CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazki lehiaketaren 20 argazki onenak hartuko dituzte aurten ere. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako lehiaketa honetan epaimahaiak obren sormen eta kalitate estetiko apartaz gain, bertan garatzen den jarduera baloratzen du. Ikus daitezkeen argazkien artean, Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren “Ski is life” (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 15. edizioko irudia izateko hautatua) eta Yhabril Moro euskaldunaren “Young Gun” (CVCEPHOTO 2022 lehen saria) daude.
Azaroaren 26tik urtarrilaren 8ra arte
BBK KUNA. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:00etara
Egilea: José María Álvarez
Curavacas (2.524 ms) Kantabriar mendikatearen hegoaldeko isurialdean dago, Fuentes Carrionas mendigunean. Palentziar Mendietako Parke Naturalaren gailur nagusia da. 2012an, José María Álvarezek mendi horren argazki-kronika bat hasi zuen, hegoaldeko konglomeratuen eta likenen horma erraldoiei begira. Urtaro-aldaketako proiektu honekin (2012-18), egileak leial jarraitzen du argazkilaritza tradizionalaren herentziarekin eta haren tinkotasunarekin, gerora manipulaziorik egin ez zelako.
Abenduaren 1etik urtarrilaren 8ra arte
Itsasmuseum. Ordutegia: asteartetik igandera, 11:00etatik 19:00etara. Astelehena itxita.
Egilea: Into the Ice
Bisita gidatua abenduaren 11ean
Patagonia kontinentaletik eta Magallanes itsasartetik haratago, Tierra del Fuego artxipelagoan, Hego Amerikako mutur australean, oraindik badaude esploratu gabeko mendiak. Mendiak eta glaziarrak. Darwin mendikateko izotz-eremuaren goraguneak izan dira INTO THE ICE espedizioaren helburua, eta esplorazio geografikoa, ikerketa glaziarra, eskalada eta abentura uztartu ditu planetako mendikate urrun eta basatienetako batean. Erakusketa hau horren guztiaren erakusgarri da.