Hautatu hizkuntza
RAFA ELORZA / JAN ZAHULA + SANDI BERTONCELJ + JOSÉ ALLENDE + JAVIER URBÓN
Sábado 4 de diciembre – 11:00 Itsasmuseum
Entrada gratuita con registro en la web. Hasta completar aforo.
Metro Bilbao e Itsasmuseum acogen la exposición de las 20 imágenes premiadas en la 7ª edición del concurso internacional de fotografía de actividad de montaña CVCEPHOTO. Es la exposición del Club Vasco de Camping Elkartea de San Sebastián. Entre las obras que presenta, se encuentra ‘The Edge of Guillotine’ del fotógrafo checo Jan Zahula, seleccionada para ser la imagen de la 14ª edición de BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia, y el primer premio del CVCEPHOTO 2021‘The X’ del polaco Marcin Ciepielewski. La acción y la inspiración que desprende la montaña a través de estas fascinantes fotografías vuelven a tomar el Metro de Bilbao y por primera vez en el museo marítimo de Bilbao, se fusionarán con el salitre y el olor a mar.
JAUME RIPOLL
Igandea abenduak 5 – 11:00 Itsasmuseum
Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.
2008ko krisia lehertu aurretik jaio zen FILMIN, plataformen arteko gerra sortzen ari zenean, bai behintzat Espainian. Eta gainera era autonomoan egin zuen, bere plataforma sortuz. Geroztik ahoz ahoko promozioaren bidez urratu du bidea, eta erabiltzailearen esperientzian arreta handia jarri du beti, konpetentziak egin ez duen bezala. Zinemaren arte zaharrari eta Filmin plataformaren “programazioari” zor zaion maitasunaren kontra ezin izan dute ezer egin beren “algoritmoa” Coca Colaren formula bailitzan gorde dutenek. Bilduma bereziak, publikoaren eskakizunei aurre hartuz erakutsitako ekimena, eta erabiltzailearekiko arreta dira gakoak. Izan ere, erabiltzaileei komunitate bateko kide direla sentiarazten die FILMINek, kontsumo masiboa lehenesten duten beste plataforma batzuen aldean. Zinemaldiekin elkarlanean aritzen da FILMIN, eta bateren bat sortu ere egin du. Merkatuarekin tratu fina du, eta orain bere produktu propioen ekoizle ere bada. Horrela iritsi da FILMIN gaur egun duen tokira.
ROBERTO MANTOVANI / MARCO RIBETTI / JABIER BARAIAZARRA
Igandea abenduak 5 – 18:00 Sala BBK
Mendi Zinemaren historia luzea marrazten duen liburua, Roberto Mantovani kazetari italiarrak idatzia, historia horretako atalik esanguratsuenak ardatz hartuta eta begirada Alpeetatik harago ere zabalduz – genero honen sorlekua –, munduko mendiak aintzat hartzeko: ekialdeko Europatik hasi eta Ameriketaraino, Errusiatik Australiaraino. Italiako Alpino Klubak argitaratua, IAMF eta Turingo Nazionale della Montagna museoekin batera, Mantovaniren liburua genero zinematografiko honen historiari buruzko lehen argitalpena da.
SEBASTIÁN ÁLVARO
Igandea abenduak 5 – 20:00 Euskalduna
Alpinismoaren balio sozialen defentsan eta transmisioan eginiko lanaren aitortza eta saria da. Kazetaria, errealizadorea eta alpinista, Sebastián Álvaro 'Al Filo de lo Imposible' telebista saio ezagunaren sortzaile eta zuzendaria da. Dokumental sail horrek abenturaren eta alpinismoaren ikuskera aldatu zuen Espainian. 200 espedizio eta 300 dokumental baino gehiago bere bizkarrean, munduko leku muturrekoenetara gehien bidaiatu duen pertsonetako bat da. Ia 20 libururen egilea, azken 40 urteetan zehar, 'Sebas' izan da, eta da, alpinismoari lotutako balioen dibulgatzaile nagusietako bat, alpinismoa bizi-eskola gisa ulertuta.
WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia:
• Fundación Baltistán Fundazioa (2020)
• Nives Meroi e Romano Benet(2019)
• Juanjo San Sebastian(2018)
• Peter Habeler(2017)
• Sir Chris Bonington(2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• 'Drawn' film by Jeremy Collins (2014)
PAULA OLAZ / JOAQUÍN GÓMEZ
Astelehena abenduak 6 – 11:00 Itsasmuseum
Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.
Zine-zaleak, modu batera edo bestera, hunkitu egiten dira filma baten soinu banda entzutean. Bada garaia lan horri berea emateko, konposatzaileak filmagintza taldeko sokakide bat gehiago bezala hartzeko, eta taldea gailurreraino iritsi dadin ematen duten laguntza aitortzeko. Fikziozko filmetarako hainbat lan ditu eskarmentu Paula Olazek, alor publizitarioan gehiago aritua da Joaquín Gómez eta film laburretara bideratu izan du naturarekiko duen miresmena eta konposatzaile gisa duen artea. Musikak mendiko zinemagintzari egiten dizkion ekarpenak izango dituzte mintzagai.
ARANTZA SAEZ DE LAFUENTE
Asteartea abenduak 7 – 11:00 Itsasmuseum
Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.
Arantzazu Saez de la Fuente esperimentazio plastiko etengabean ari da lanean, eta naturaren tratamendua da bere indar-guneetako bat. Bere proiektu guztiek oinarri fotografikoa dute, eta Atxarteko honek ere halaxe du. Haitzarte hartara joatean, kontrajarritako oroitzapenak azaleratuko zaizkio, harrobiak sortutako joan-etorriena batetik, eta inguruko hormetan eskalada egitera joaten zirenena bestetik. Eta denbora igaro bada ere, ospatu egiten du eskalatzaileek eta mendizaleek mendiarekin duten hitzordura joaten jarraitzea. Bere proiektu guztiak argazkilaritzaren giran dabiltza, Itsasmuseumen bertan dagoen 'Atxarte' erakusketa hau bezala.
SAGA REGIL + EMMOA
Asteartea abenduak 7 – 18:30 Pangea The Travel Store
Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.
Bizkaiko mendizaletasunean Regil izena, izen bat baino gehiago, dinastia bat da. Familiako lau anai, Andrés, Ángel, José Mari eta Toñin, aitzindariak izan dira mendiko eskian eta eskaladan, baita Europako Mendietan haien izena daraman mendi eskiko zeharkaldiaren sustatzaileak ere. Haietako batzuk oraindik jardunean daude, eta eskiak eta alpinismoak joan den mendearen bigarren erdian Bizkaian izan zuten bilakaerari buruzko ikuspegi pribilegiatua eskain diezaiekete egungo belaunaldiei.
SEBASTIÁN ÁLVARO LOMBA
Asteartea abenduak 7 – 20:00 Euskalduna
George Mallory eta Andrew Irvine izan ote ziren munduko gailurrik altuenera iritsi ziren lehen gizakiak? 1924an Everest eskalatzen lehenak izateko saiakeran desagertu zirenetik, galdera hau airean dabil mendi munduan, eta gaur egun oraindik ere alpinismoaren misterio handienetako bat da. Sebastian Álvarok urrats bat aurrera eman du erantzuna aurkitzeko ahaleginean. Alpinismoaren hastapenetako ibilbide historiko batean murgiltzen gaitu, esplorazioen Aro Handiaren amaiera markatu zuen ikuspegi erromantiko batetik.
EXPEDICIONARIOS TIRICH MIR + EMMOA
Azteazkena abenduak 8 – 12:00 Pangea The Travel Store
Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.
1976ko udaberrian, bederatzi gazte bizkaitarrek osatutako talde bat abentura handi batean murgildu zen: bi furgonetatan nola edo hala moldatu eta milaka kilometro egin zituzten Europan eta Asian zehar. Tirich Mir Mendebaldea zuten helmuga, 7338 metroko mendia, Pakistango Hindu Kush mendigunean kokatua. 45 urte igaro ondoren, protagonistetako batzuek espedizio haren gorabehera guztiak gogoraraziko dizkigute argazki eta testigantzen bidez.
EÑAUT IZAGIRRE + IBAI RICO + CECILIA BUIL
Asteazkena abenduak 8 – 18:00 Sala BBK
Askotariko protagonistak daude mendiko filmetan: gailurrak, paretak, errekak, pertsonak... Baina badira beti foku horietatik ezkutuan gelditzen diren izenik gabeko izanak, paisaiaren zergatia azaltzen dutenak. Cecilia Builek (alpinista eta eskalatzailea) eta Ibai Ricok (EHUko Geografia irakaslea eta ikertzailea, mendi-gidaria eta eskalatzailea), mendia eta natura ikusteko, ulertzeko eta bizitzeko bestelako modu bat proposatuko digute Eñaut Izagirrek (geografoa eta glaziologoa) bideratutako solasaldi honetan.
RODOLPHE POPIER
Osteguna abenduak 9 – 18:00 Sala BBK
Rodolphe Popierrek bere azterketak eta metodoak azaltzen ditu ezinezkoak diren igoerak seinalatzeko, eta, aldi berean, engainua elikatzen duten motorrei buruz hausnartzen du. Horri loturik, zorroztasun handiagoa eskatzen du puntako alpinisten erregistroak baliozkotzat jotzeko orduan.