Hautatu hizkuntza
RAFA ELORZA / YHABRIL MORO - SANDI BERTONCELJ
Larunbata abenduak 10 – 12:00 Sala BBK
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak zortzigarren urtez antolatu du CVCEPHOTO mendi jarduerari buruzko nazioarteko argazki-lehiaketa. Espainiako hainbat argazkilariz gain, Kanadako, Esloveniako, Poloniako, Frantziako, Estatu Batuetako eta Alemaniako hainbat argazkilari saritu daude edizio honetan parte hartutako 60 herrialde baino gehiagoren artean. Irabazlea Yhabril Moro bizkaitarra izan da. 2016an bigarren saria lortu zuen. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Posterra sariaren irabazlea Sandi Bertoncelj esloveniarra izan da. Ohore handiz errepikatu du 2022. edizioaren irudi gisa, 2020an ere egin zuen bezala.
RAMÓN OLASAGASTI - CÉSAR LLAGUNO
Larunbata abenduak 10 – 19:30 Sala BBK
EDUARDO MARTÍNEZ DE PISÓN
Igandea abenduak 11 – 17:00 Sala BBK
WOP-The Walk On Project fundazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak, WOP Mendi Film 2022 Saria Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistari emango diote. Mendizaletasunaren baloreen ikur izatea eta haiek babesteko eginiko lana aitortzen du sariak, eta 9. aldiz emango da aurten. WOP-The Walk On Project fundazioa gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan diharduen enpresa soziala da.
WOP Saria-BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia:
• Sebastián Álvaro (2021)
• Fundación Baltistán Fundazioa (2020)
• Nives Meroi e Romano Benet(2019)
• Juanjo San Sebastian(2018)
• Peter Habeler(2017)
• Sir Chris Bonington(2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• 'Drawn' film by Jeremy Collins (2014)
MIGUEL DELIBES
Osteguna abenduak 15 – 19:30 Sala BBK
Miguel Delibes de Castro gure ingurune naturalen ezagutzan, defentsan eta babesean aditu garrantzitsuenetako bat da: biologian doktorea, Doñanako Parke Nazionaleko zuzendaria urte askoan, Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuneko kide nabarmena, eta zalantzarik gabe, iberiar katamotzaren biziraupenaren eragile nagusia da. Bere hitzaldian, bizitzak aurrera jarrai dezakeela agertzen du, bizitza zentzurik zabal eta sakonenean ulertuta, jakinik erronka konplexua eta sinplea izan daitekeela, biak aldi berean.
MICHAEL DILLON
Ostirala abenduak 16 – 19:30 Sala BBK
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzaren (International Alliance for Mountain Film) 2022ko Sari Nagusia Michael Dillon zuzendari australiarrari dagokio, mendiko zinemaren esparruan egindako lanaren aitortzan. Bere ibilbideko alderdirik aipagarrienen artean, Sir Edmund Hillaryren kameralaria izaten pasatako 25 urteak eta Everesterako Australiako hiru espedizio garrantzitsuren filmazioa daude, ordutik inoiz errepikatu ez den gailurrerako igoera barne. "Everest Sea to Summit" film horrek zortzi sari handi irabazi zituen mundu osoan, eta garai guztietako abentura-film hoberenetakotzat jotzen da.