Hautatu hizkuntza
Bilbo, 2022ko abenduak 20. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egin da, eta 9.005 pertsonak hartu zuten parte bertan. Jaialdiak 59 film proiektatu ditu guztira, 14 herrialde ordezkatuz. Mundu mailako 16 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 16 sari banatu dira 13 filmen artean, guztira 25.200 euro diru-ordainarekin. Horrez batera, International Alliance for Mountain Film elkargoaren sari nagusia Bilbon eman zaio Michael Dillon zinegile australiarrari.
Henna Taylor zuzendaria eta Quinn Brett protagonista BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko photocallean
"An Accidental Life" pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia. Henna Taylorrek zuzendutako lana da, eta Quinn Brett eskalatzailea du protagonista eta ardatz. Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik. Bera eta Henna Taylor, biak, izan dira Bilbon pelikula aurkezten, eta Epaimahaikideak ez ezik, Mendi Filmeko ikusleak ere poltsikoratu ditu beren istorioak.
Irakurri gehiago: Quinn Brett-en historiaren argilunei diztira eman nahi dien Sari Nagusia
Page 15 of 142