Hautatu hizkuntza
Mendi Film 2008an sortu zenetik, 15 urte bete dira. Edizioak ere hainbat, beraz 2022ko abenduaren 9tik 18ra egingo dena 15.ena izango da. Han lehian parte hartuko duten pelikulen zerrenda urrian publikatuko da, eta hortik aurrera jakinaraziko da zein gonbidatu, zuzendari, ekoizle eta atleta protagonista bilduko diren abenduan geurera.
Irakurri gehiago: Mendi Film Festival: 15 urtetako espedizioa
Mendi Tourrak udazkeneko agenda prest du mendiko zinemarik onena, puntako aretoetan aurkezteko. Urnietako Sarobe antzokian hilaren 22an abiatuko da, eta 16 herri/hiritan barrena zabalduko da azaroaren 19a arte, guztira 26 zine saio eskainiz. Handik aurrera, foko guztiak jaialdi nagusiaren 15. Edizioari begira jarriko dira, abenduaren 9tik 18ra egingo den BBK mendi Film Bilbao Bizkaia.
Aurtengo negu-udaberriko sasoian 29 egoitza izan zituen Mendi Tourrak, eta 7.100 ikusle bildu ziren saioetan. Arrakasta horri segida emateko, hemen udazkenean gehitu diren egoitzen zerrenda:
URNIETA irailak 22
SANTANDER urriak 3-4-5
PUNTAIK-PUNTA ARRASATE urriak 14
GETARIA urriak 16
MADRID urriak 17-18-19-20
LEÓN urriak 17-18
SALAMANCA urriak 17-18
SANTA BRÍGIDA – GRAN CANARIA urriak 21
SOPELA urriak 29
MARKINA-XEMEIN urriak 30
TERUEL azaroak 5
ERRENTERIA azaroak 10-11
TORRELAVEGA azaroak 12
BASAURI azaroak 15
GEO MENDI TOUR EHU/UPV VITORIA-GASTEIZ azaroak 16-17
POTES-LIÉBANA azaroak 18-19
Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian gehien nabarmendutako pelikulak ikusi eta gozatu ahal izango dira Mendi Tour hauetan: Mendiak-1976, Black Ice, Jötunn, Amagana, The Wall of Shadows, Le Cavalier Mongol, The Traverse, Action Directe, La Pantalla Andina… Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriak.
Page 23 of 142