Lekua: Sala BBK
Noiz: 2015/12/15; 19:30
Arku alpinoan hainbeste errespetatzen den eta ehun urtetik gorako tradizioa duen mendi-giden lanbideak Pirinioen hegoaldean ezezaguna izaten jarraitzen du. Badakigu benetan gida bat kontratatzeak zer ematen digun? Nolakoak dira gida baten eta laguntzen dituen pertsonen arteko harremanak? Goraka doan konkurrentziak nola eragiten du mendian lan egiten duen profesional baten egunerokoan? Ba al dakigu gida batek, gurekin batera joateaz gain, mendia ezagutzera laguntzen digula? Christian Ravier, Simon Elias eta Oscar Gogorzaren eskutik ezagutuko ditugun bitxikeriek, bizipenek, hainbat motatako mendigunetan gida gisa izandako esperientziek, aitorpenek eta hausnarketek ezaguna izatea merezi duen ogibide baten zirrikitu guztiak erakutsiko dizkigute.