Epaimahaikidea
Kazetari, produktore eta idazlea. Walter Pause bere aitari esker, hasi zen Michael eskaladan, alpinismoari buruzko hainbat liburu idatzi dituen idazlea baitzen bere aita. Kazetaritza, Zientzia Politiko eta Historiako ikasketak burutu ondoren, 1978. urtean Bavariako Broadcasting Company delakoan hasi zen lanean alpinismoko “Bergauf-Bergab” programarako pelikulak eginez. Harrezkeroztik 150 pelikula baino gehiago editatu eta zuzendu ditu. Aldi berean, bere aitaren liburuak eguneratu eta berridatzi behar izateak Alpeetan aurki daitezkeen hainbat mendi-aukeren inguruan aditu izateko lagundu zion. 1984. urtean “Berge” aldizkariko mendiko atalaren erantzukizuna hartu zuen. 1992tik 1998ra erredaktore burua izan zen, eta gerora, “Senior Editor” izendatu zuten. Bere estreinalditik, 2003. urtetik, Tegernsee-ko Nazioarteo Mendi Zinemaldiaren zuzendari artistikoa da. Mendizale gisa, forma klasikoak nahiago ditu, beti gailur altuen bila dabil eta eskalada eta eskia ere praktikatzen ditu. Bere lana eta zaletasuna medio, Alpeetako hainbat herrialdetan izan da, baita Nepalen, Afrikako Ekialdean, Patagonian eta Ipar Amerikan.