An Protagonista 'Eskaladako patologien eta entrenamendu metodoen ikastaroan'
Andoni Ormazabal (Urretxu, 1978) Fisioterapian diplomatua da eta bi master ditu: Medikuntza Txinatar Tradizionalean bat eta Kirol Fisioterapian bestea. Ebakuntza kirurgikoen inguruko heziketa osagarria izan du, eta eskaladako eta mendiko gaitzetan espezializatua den estatu espainiarreko fisioterapeuta bakarrenetakoa da. Aretxabaletako Ekin fisioterapia zentroko bazkide sortzailea da. Gaur egun eskalatzaileen komunitateari buruzko ikerketa egiten ari da, kirol honetako maila eta talde desberdinetako eskaladarekin lotutako lesioen gailentasuna eta arrisku-faktoreak aztertzeko.