Rekalde Aretoko 'Karakorum' argazki erakusketaren egilea
Mikel Alonso Bilboko argazkilaria da, argazkilaritzan tradizio handia duen familia batetik datorrena (Foto Samar). Bere argazkiek ehun liburu baino gehiago irudiztatu dituzte, horien artean egile-lanak: 'Lemoniz', 'Zorrozaurre', 'Otxarkoaga', 'El grito de las aves', 'Erotismo y Gastronomía' edo 'Stride la Vanpa'. Bere sarien artean nabarmentzen dira 'Nacional de Gastronomia' delakoa 'El asfalto culinario' liburuarekin eta Gastronomiako liburu batean egindako argazkilaritza lan onena 'Cocinar lo menos posible' liburuarekin, biak Xabi Gutierrezekin (Arzak Jatetxea), Everest etxeak argitaratuta. Gainera Mikel Alonsok ikastaroak eman ditu eta erakusketak egin ditu Donostian, Sevillan, Bartzelonan, Gijonen, Valentzian, Teruelen, Erroman…eta noski, Bilbon.
Erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan egongo da 2015eko abenduaren 3tik, 2016ko urtarrilaren 7ra.