‘Nowhere place’ pelikularen zuzendaria
Susanne Opstal 2014an graduatu zen Herbehereetako Zinema Akademian (zuzendaritzan). Akademiako lehen urtetik saiatu zen generoaren mugak aztertzen, ikuste-efektuetan eta istorioan. Horren eredu da ‘Simulacrum’ filma (2013), non 3D irudiak erabili zituen. Behatzea ere gustatzen zaio; horren erakusgarri Westboro Eliza Bautistari buruz egindako dokumentala. ‘Nowhere Place’ bere graduazio filmari esker, Documentary Wildcard saria irabazi zuen, Holandako zinemak urtero ematen duen errekonozimendua.
Pelikula BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 19an, 15:00etan.