Jack Tackle historiako eskalatzailerik onenetako bat da, bereziki Alaskan lau hamarkadaz (70etik 2000ra) egindako eskaladengatik ezaguna. 35 espedizio egin ditu hara, eta bera izan da lehena hango 17 bide eskalatzen, tartean Denaliko Isis isurialdea, Hunter mendiko Diamond Arête, Foraker mendiko Viper Ridge, Barille mendiko Cobra Pillar, edota Huntington mendilerroko lau bide berri. Peruko Cordillera Blanca eta Huayhuash mendilerroetara ere egin izan ditu espedizioak, eta baita Himalayara ere: Everesteko mendebaldera, Pakistanen Biantha Braak (Ogro), Uzam Braak eta Biafo orratzetara, eta Indiako Kaxmirrera.
American Alpine Clubeko Zuzendari eta Diruzainetako bat da, eta bi sari garrantzitsu eman dizkiote bertan: Underhill saria haren eskalada lorpenak sarituz (1999) eta Sowles saria (2003). Italiako Mendizale Elkartearen (CAI) Genziana Giovanne saria ere jaso zuen Trentoko mendi zinemaldian (1999).
AMGAko (American Mountain Guides Association) Mendi Gidaria da Jack.