New York WILD Film Festivaleko sortzaile eta zuzendari exekutiboa da Nancy Rosenthal. Ingurumen gaiei eta kontserbazioari buruzko dokumentalak, fauna basatiari buruzkoak eta explorazioa eta abenturari buruzkoak, eskaintzen dira zinemaldi horretan. Zinema munduan ibilbide oparoa du oso, eta tartean historia naturala, zientzia eta kontserbazioari buruzko hainbat filma saridun ditu, umeei zuzendutako eta National Geographic-ekin ekoiztutako lanak. Gizarte gaiei eta gai artistikoei buruzko lanak ere egin izan ditu. Eta Last Dance filma independentearekin Oscarretarako izendapena ere eskuratutakoa da.
Explorers Club-eko kide aktiboa da Nancy, nabigatzaile trebea da, urpekaritza ere gustuko du, eta kontserbazionista da.