2017, Italia, 30min
Zuzendaria: Damiano Levati
 

Ez dago bakarrik egotea bezalakorik, nor zaren ulertzeko eta bizitzan garrantzitsua zer den jabetzeko. Gutxi izango dira bakarkako eskalada Hansjörg Auerrek besteko kemenez esploratu dutenak. Austriarrak “Il Pesce” bidean egindako balentria mugarri bihurtu da alpinismo mota honen historian. “Jarduera hauetan zailena ez da igoera bera, etxera itzultzea baizik”, dio Hansjörgek. Izan ere, bakardadeak biluzten zaituenean ulertzen duzu zeinen garrantzitsua den inguruko pertsonekin duzun harremana.