Zuzendaria: Franz Walter
Berlingo Harresia erori ondoren, Alemaniako espedizio bat Paineko Dorreak Parke Nazionalera joan zen, Txileko Patagoniara, Erdiko Dorrean bide berri bat zabaltzeko. 25 urteren buruan, Mayan Smith-Gobat eta Ines Papert eskalatzaileak Painera menturatuko dira Riders on the Storm bide mitiko hura era askean gainditzen saiatzeko. Harkaitz, izotz eta ekaitz bortitzeko ingurune basati hartan bi eskalatzaileak beren bide propioa bilatzen ahaleginduko dira naturan.
{youtube}9VOu4vkrnoY{/youtube}