Workshop honetan kirol eskalada zer den eta praktikatzeko dauden azpiegitura eta aholkularitza egokiak ezagutaraziko dira. Honez gain, maila goreneko eskalatzaile gazteak ezagutu eta hauen jarduera egokia izan dadin, lanean dabiltzan profesionalen garrantziaz jabetzea izango da helburua.
Aurkezpena Ioritz Gonzalez-ek egingo du eta aholkularitza profesionalaren garrantziaz hitz egingo du. Ondoren Andoni Ormazabalek lesioen prebentzioaz arituko da. Gianni Faggiana hautatzaileak ere parte hartuko du eta azkenik David Maçiak gazteen entrenamenduaz hitz egingo du. Ondoren, mahai inguru bat egingo da, bertan, Esther Cruz, Joxean Mulas eta hainbat gazte eskalatzaile (Eneko Carretero, Mikel Linacisoro, munduko txapelketan 3.a eta joku olinpikoetarako klasifikatua, eta beste batzuk) izango dira protagonistak, beti ere jendearen parte hartzea bultzatuz.
KONTAKTUA: