2017, Frantzia, 53min

Zuzendaria: Frey Jérémy

Euskal Herrian Estrenaldia

 

Amestu al duzu inoiz zeruan surf egitearekin? Askatasun eta mugagabeko mugimenduen sentsazio horiez gozatzearekin? Flying Frenchies taldekoek bai. Egitasmo basati eta zoroa sortu dute horretarako. Bi urte behar izan dituzte prestatzeko, eta kalkulu konplexuak, kilometro bat kable eta surf-taula pertsonalizatu bat erabili dituzte erokeria eder hau gauzatzeko. Zeruan surfeatzen, horra hor akrobata eta abenturazale talde honen unibertso bohemio eta muturrekoaren azken abentura.