2017, Polonia, 71min

Zuzendaria: Lukasz Borowski

Gidoi Onena BMFF 2018

 

Arnasa hartu eta bota. Bihotzak atsedenik gabe egiten du taup, taup, eta giharrek min egiten dute mugimendu bakoitzean. 240 kilometroko erronka, 52 ordu lorik egin gabe. Etengabeko borroka mendiko zidorren aurka, gorputzaren eta buruaren mugetara iristeraino. Zerk bultzatzen ditu hiru lagun balentria hau egitera, beren bizitzari zentzua emateko ahaleginean? Zer ahalmen du giza motibazioak eskuraezinak diruditen jomugetara iristeko?