2018, Alemania, 32min

Zuzendaria: Philipp Becker

Espainian Estrenaldia

 

Jochen Mesle eta Max Kroneck ez dira ohiko txirrindulariak. Beren bizitzan ezin konta ahala bidaia egin dituzte, baina azken urteetan Ice and Palms egitasmoaren ideiak hartu die gogoa eta barrua. Bost asteko abentura da, 1.800 kilometro eta 35.000 metro bertikal. Alemaniatik Mediterraneora dagoen distantzia bizikletaz egitea, baina Alpeetan barna, horixe da asmoa. Bidean bi helburu izango dituzte: mendi-hegal birjinak eskiatzea, eta distantzia hori guztia motorrik gabe egitea, eskiak bizikletei lotuta edo bizikletak motxilei lotuta.