2016, Hego Korea, 95min

Zuzendaria: Moon Chang-Yong  & Jin Jeon

Sari Nagusia BMFF 2018

 

Jaio orduko, Rinpoche izendatu zuten Padma Angdu. Haurtzarotik, heziketa eta hezkuntza berezia jaso zuen, Tibeteko monasterio batera eramango zuten eguna noiz iritsiko zain. Alabaina, nahiz eta hasiera batean pribilegioa iruditu, gazteak herri oso baten itxaropena eta presioa sentituko ditu bere gain, eta soilik bere maisuaren maitasun erabatekoari esker baino ezingo du eraman presio hori. Tibeteko dizipuluen zain urteak eta urteak alferrik itxaroten egin ondoren, Padmak eta bere maisuak bidaia zail bati ekitea erabakiko dute Tibeteko eskualdera, Rinpoche gaztearentzat erantzunak eta etorkizuna bilatu nahian.