2017, Italia, 49min

Zuzendaria: Vida Valenčič

Euskal Herrian Estrenaldia

 

Romano Benet alpinistari buruz mintzo dira, besteak beste, Nives Meroi emaztea, Nivesen ahizpa Leila, Reinhold Messner, Erri De Luca eta Silvo Karo. Haien testigantzen bidez joango dira aletzen noiz ezagutu zuten elkar, nola hasi ziren eskalatzen, nola lortu dituzten beren ibilbideko mugarrietako batzuk, eta nola izan diren lehen senar-emazteak hamalau zortzimilakoak oxigenoaren laguntzarik gabe igotzen. Messnerren hitzetan, “senar-emazte hauek gizatasunaren eta aparteko indarraren adibide garbia dira”.