2018, AEB, 80 min
Zuzendaria: Eric Becker
Estrenaldia Euskadi
1965ean, Jim Whittakerek ─Everest igo zuen lehen estatubatuarrak─ Robert Kennedy ─senataria eta John F. Kennedyren anaia─ gidatu zuen Yukongo mendi urrun batean eginiko lehen igoeran. Kennedy mendia zen hura. 50. urteurrenean, beren semeak, Bobby eta Leif Whittaker eta Chris Kennedy, igoera ikoniko hura errepikatzen saiatuko dira, beren aitek egin zuten bezala. Politika, giza eskubideak, ekologismoa eta abentura uztartzen ditu film honek.