2019, Erresuma Batua, 8 min
Zuzendaria: Paul Diffley
Estrenaldia Espainia
Edwin Drummondi eginiko omenaldia, Britainia Handiko eskalatzailerik eraginkorrenetako bat, urte honen hasieran hil dena. Dave Pearce eta biek zabaldu zuten A Dream of White Horses bidea 1968an, denbora luzean egin den eskalada biderik onenetako bat. James McHaffie eta Lex Pearcek (Daven semeak) lorpen hura berregingo dute orain, Ed Drummonden olerkiez lagunduta, hartan ere eskalatzen bezain ongi moldatzen zen eta.