2019, AEB, 13min
Zuzendaria: Michael Stevens
Estatu mailako estreinaldia
Bi lagunek etxera itzultzea erabaki dute, euren haurtzaroko jolastokia izan zenaren historia ezagutzeko asmoz: Potomac ibaia eta haren inguruak, Washington DC inguruan, Estatu Batuetan. Horretarako, lehendabizi piragua puzgarrietan jaitsiko dute ibaiaren zati bat, eta bizikletetan itzuliko dira abiapuntura gero, beharrezkoa den guztia beti soinean dutela. Bidaian uneoro gainditu behar dituzten oztopoek hainbeste maite duten ibaiaren iraganeko orbanak azaleratuko dizkiete.