2020, Eslovakia, 52min
Zuzendaria: Pavol Barabáš
Estatu mailako estreinaldia
1988ko udazkenean, Dušan Becík, Peter Božík, Jaroslav Jaško eta Sólo Jozef eslovakiarrak Everesteko hego-mendebaldeko isurian sartu ziren “The Hard Way” bidea estilo alpinoan igotzeko asmoz. Chris Boningtonek zuzendutako talde britainiar batek zabaldu zuen bide hura 1975ean, eta Everesteko gogorrena bezala izendatu zuten. Eslovakiarren liderra zen Ivan Fiala-k zorigaitzeko amaiera izan zuen 1988ko espedizio aurrerakoi eta muturreko hura gogoratuko du, Everest oxigeno laguntzarik gabe igotzen lehena izandako Peter Habelerren edota Chris Bonington beraren testigantzak gehituz.