2019, Brasil, 20min
Zuzendaria: Murilo Vargas
Estatu mailako estreinaldia
Cesar Grosso Brasilgo kirol eskalatzaile onena da, bere herrialdeko kirolari puntakoenetako bat, eta amets bat du: Pedra do Baú-ren sabai izugarria eskalatu nahi du era askean. Sao Paulo eta Brasilgo eskalada historiako hormarik esanguratsuenetako bat da Baú. Jorge “Naval” Tesliuk eskalatzaileak konkistatu zuen lehen aldiz 1979an. Bidea era askean eskalatzeko erronka ezinezkotzat jo izan da 40 urtez.