Hautatu hizkuntza
JAUME RIPOLL
Igandea abenduak 5 – 11:00 Itsasmuseum
Sarrera doan web bidez izen-emanda. Aforoa bete arte.
2008ko krisia lehertu aurretik jaio zen FILMIN, plataformen arteko gerra sortzen ari zenean, bai behintzat Espainian. Eta gainera era autonomoan egin zuen, bere plataforma sortuz. Geroztik ahoz ahoko promozioaren bidez urratu du bidea, eta erabiltzailearen esperientzian arreta handia jarri du beti, konpetentziak egin ez duen bezala. Zinemaren arte zaharrari eta Filmin plataformaren “programazioari” zor zaion maitasunaren kontra ezin izan dute ezer egin beren “algoritmoa” Coca Colaren formula bailitzan gorde dutenek. Bilduma bereziak, publikoaren eskakizunei aurre hartuz erakutsitako ekimena, eta erabiltzailearekiko arreta dira gakoak. Izan ere, erabiltzaileei komunitate bateko kide direla sentiarazten die FILMINek, kontsumo masiboa lehenesten duten beste plataforma batzuen aldean. Zinemaldiekin elkarlanean aritzen da FILMIN, eta bateren bat sortu ere egin du. Merkatuarekin tratu fina du, eta orain bere produktu propioen ekoizle ere bada. Horrela iritsi da FILMIN gaur egun duen tokira.