2020, EEBB, 88min

Zuzendaria: Adam Nawrot

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Gerra Hotzaren garaian, poloniar gazte talde batek, erregimen komunistapeko monotonia saihesteko xedez, kayak elkarte bat sortu zuen Krakovian. Ur lasterretan nabigatzera zaletu eta Ameriketara espedizio bat antolatu zuten, sistema sobietarretik urruntzeko aitzakia perfektua. Peruko Colca arroila sakona nabigatzen lehenak izan ziren. Balentria zoro hark eman zien ospea Ekialdeko Blokean demokraziaren alde arraun egiteko baliatu zuten.