2021, Espainia, 49min

Zuzendaria: Carmina Balaguer Montón

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Argentina ipar-mendebaldeko Andeetako irakasle batek zinema ibiltaria eskaintzen duen talde bati lagundu dio Jujuy probintziako eskola isolatuenera. Han lehen aldiz filmak eskaintzea da helburua. Oinez 20 orduko zeharkaldia egin behar dute horretarako, 4200 metroko altuerara iritsiz. Ideia sendo bat dute oinarri: “Zinema gizarte gisa eraldatzen gaituen beste bidaia bat da”. Silvina Velázquez da irakaslea, baita eskolako zuzendaria ere, eta hark harilkatutako istorio korala da hau. Era berean, haren irmotasuna bestelako paradigma bihurtuko da ibar haietako emakumeentzako.