Abenduaren 1etik urtarrilaren 8ra arte
Itsasmuseum. Ordutegia: asteartetik igandera, 11:00etatik 19:00etara. Astelehena itxita.
Egilea: Into the Ice
Bisita gidatua abenduaren 11ean
Patagonia kontinentaletik eta Magallanes itsasartetik haratago, Tierra del Fuego artxipelagoan, Hego Amerikako mutur australean, oraindik badaude esploratu gabeko mendiak. Mendiak eta glaziarrak. Darwin mendikateko izotz-eremuaren goraguneak izan dira INTO THE ICE espedizioaren helburua, eta esplorazio geografikoa, ikerketa glaziarra, eskalada eta abentura uztartu ditu planetako mendikate urrun eta basatienetako batean. Erakusketa hau horren guztiaren erakusgarri da.