2022, Espainia, 30min
Zuzendaria: Javier Navarro de Almeida
Gaizka Aseguinolazak planetako gunerik basatienetako bati egin beharko dio aurre, amets bati jarraiki: Alaskako ITI 1000 (Iditarod) osatzea du helburu, munduko neguko ultramaratoi gogorrenetako bat, 'azken abentura handia' deitua. Fatbike batekin egingo du, erabateko autosufizientzian, ibai izoztuak zeharkatuz, eta hotza, paisaien neurrigabetasuna eta erabateko bakardadea sentituz. 18 egunez helburu bakarra izango du jo-puntuan: Nome-ra iristea, duela 15 urte baino gehiagoko ametsa betetzeko.