2022, Espainia, 49min
Zuzendaria: Alex Areizaga Albisua
Guztiok daramagu motxila ikusezin bat gurekin. Beldurrak, desirak, malkoak edota hutsuneak zamatzen ditugu bertan. Ezin uki daitezke, ezin ikusi, baina zama horrekin abiatzen gara mundura, baita gailurretara ere. Lan honek motxila horretan eta bertan daramatzagun itzaletan sakondu nahi du. ‘Elurretako Lehoinabarra’ izendapen alpinistikoa hartzen du horretarako oinarri, Joseba Iztuetaren eta Andoni Ormazabalen eskutik. Gogoetan, Reinhold Messner, Nives Meroi eta Romano Benet eta Juanjo San Sebastian batuko zaizkie.