2022, Herbehereak, 12min
Zuzendaria: Line van den Berg
Line van den Berg alpinista herbeheretarraren bidaia intimoa eta zintzoa, eskalatzaileen komunitatean emakume izateak zer esan nahi duen auzitan jarriz. Urtetan zehar, eskaladako emakume-lagun "perfektuaren" bila aritu da Line, harekin mendiekiko pasioa partekatzeko, eta baita gizonak nagusi diren kirolean emakume izateko borrokan sendotzeko. Baina, bikote ideala aurkitzea ote da benetako helburua, ala gizartean bere tokia aurkitzea?