2022, Argentina, 110min
Zuzendaria: Joaquin Azulay & Julian Azulay
Joaquin eta Julian Azulay anai argentinarrak, eta Jatyr Berasaluce surflari bilbotarra, Afrikako kontinentean harat-honat ibiliko dira bidaian, hartarako egokitutako anbulantzia militar zahar batean. Giza harreman horizontalak sustatu nahi dituzte tokian tokiko jendeekin. Aurrekaririk ez duen surf esplorazio baten bidez, kulturen trukea dute helburu, anitza eta amaigabea den kontinentean, munduko tokirik bizienetakoan.