2022, Italia, 25min
Zuzendaria: Alessandro d'Emilia
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Fausto de Stefani alpinista eta naturalista da, eta mendizaletasunarekiko duen grina Nepalgo haurrei hezkuntza-aukerak eskaintzeko ekimenekin uztartzen du. Simone Salvagnin, berriz, ikusmen-urritasuna duen atleta paralinpikoa da, eta ez du inoiz bidaiatzeko gogorik galdu. Bakoitzak bere aldetik, Nepalera bidaiatuko dute. Lasaitasuna aurkituko dute, eta naturarekiko, jendearekiko, soinuekiko eta inguruko usainekiko errespetua izango dituzte bidelagun. Belaunaldi desberdinetakoak diren arren eta motibazio ezberdinak dituzten arren, sentimendu partekatu bat aurkiko dute, hausnarketarako bide emanaz.