2022, Frantzia, 53min

Zuzendaria: Alex Lopez

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Vercors mendigunean (Frantziako Alpeak), Fromagère leizea Berger leize mitikoarekin lotzen saiatu ziren Cédric Lachat eta David Parot espeleologoak. Lurpeko irudi liluragarrien bidez, espeleologo belaunaldi oso baten pasioa partekatzera gonbidatzen gaitu filmak, eta zalantzan jartzen du "alferrikakoaren bilaketa" hori, esploratzaile guztiak bultzatzen dituen aurkikuntzaren premia aseezin hori, beti haratago, beti gorago, beti sakonago…