2023, Australia, 104min

Zuzendaria: Michael Dillon

EUROPAKO ESTREINALDIA

Ozeano Australaren sakonean, Australia eta Afrika arteko erdibidean, 2700 metroko altuera gainditzen duen sumendi elurtua balea zuri handi bat balitz bezala azaleratzen da itsasotik. Mendi handi horren haserreak atzera eginarazi zion hura eskalatzen saiatu zen lehen taldeari. Hala ere, berriro ekin zioten, saiakera bat egiteko bidean munduko itsasorik zakarrenetan zehar nabigatuz, oraingoan Bill Tilman patroi ospetsuak gidatuta. Bi espedizioen istorio aparta da hau, bizi izan zituztenek kontatua, eta horietako batek istorioa kantuz ere kontatzen du, abentura epiko honi dagokion bezala.