2023, Espainia, 37min
Zuzendaria: Eñaut Iturbe Anduaga + Iban Ayesa Azkoaga
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Udalatx mendia (1.117m), bizidunen bizitokia izan da garai kontaezinetatik. Harrezkero harriek, mineralek, altzairuak eta burdinak estali dute Udalatx, barrutik zein kanpotik. Mendetan zehar izan dira ustiatuak mendiak eskaintzen dituen baliabide ugariak. Betierekoa dela iruditu arren, ordea, iragankorra da eta Udalatx ere agortuz doa. Hala ere, bere erraietan bizi-bizirik jarraitzen du. Haizea da, harria, kabia, gaua, magala, kobazuloa, basoa, bidexka, harkaitza, amildegia da. Bizi izandakoak, bizi direnak eta biziko direnak gogoan, Udalatx babesteko deiadarra luzatzen zaio gizarteari.