2022, Frantzia, 85min

Zuzendaria: David Arnaud

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Nouria Newman kayaker frantziarra 30 metroko ur-jauzi batean jauzi egiten duen lehen emakumea izateko prestatzen ari da. Nouriaren bizitzako erronkarik handiena, ordea, ez da munduko ur-lasterrik zailenetakoak jaistea. Atleta eta emakume gisa harengan jarri diren itxaropenek bere erabakietan eta anbizioetan pisu handia dutela ohartzean, bere bidea egiten ahalegintzen da. Hori da haren bizitzaren alderdi nagusia, besteen espektatibetara egokitzeari uko egite hori; izan ere, Nouriarentzat kayaka bitarteko bat da, eta gai da horren bidez bere benetako nia azaleratzeko eta belaunaldi baten kayakista ikurra bihurtzeko.