'Beyond the Heights' pelikularen protagonista
Samina Baig Khayal, 1990eko irailaren 19an jaiota, lehen emakume pakistandarra eta herrialde horretako hirugarren pertsona izan da Everesta eskalatzen. Mendi horretara igo den emakume musulman gazteena ere bada, 21 urterekin igo baitzuen. Samina zazpi gailurrak (kontinente bakoitzeko gailurrik altuena) igo dituen lehen emakume pakistandarra eta lehen emakume musulmana ere izan da. Erronkaz beteriko emakumea, Bilbao Mendi Film Festival-era dator “Beyond the Heights” pelikularen protagonista bezala.
Filma BBK aretoan aurkeztuko da abenduaren 15ean 17:00etan.